2019-11-15 14:50
Abanto-Zierbenako Sercrisa enpresan goiz honetan gertatu den istripu hilgarria salatu du ELAk. Istripu honetan, 37 urteko langile bat zendu da. Txatarraren jardueran aritzen den enpresa bat da Sercrisa. Dirudienez, langilearen gainera erori dira biga metaliko batzuk eta bertan zendu da. 2019an 41 langile jada zendu dira Hego Euskal Herrian lan istripu baten ondorioz.

ELAk bere doluminak helarazi die senideei eta biktimaren lagunei. Bestalde, lan-istripu hilgarri berri honen arrazoiak argitzen dituen ikerketa egitea eskatu du erantzukizunak argitzeko. Lan-istripu guztien atzean segurtasun eza, informazio eta formazio eza, lantalde seguruetako inbertsiorik eza, daude, azken finean eskasia laborala eta prekarietatea bezala definitzen duguna.

"Horregatik, prebentzioan ardurak dituzten organismo eta instituzioak premiatzen ditugu neurriak hartu ditzaten prebentzio-arloan araudia bete daiten eta lan-egoera duin batzuk bermatzeko kontrola egin dezaten".

Azkenik,
ELAk LAB, STEILAS, ESK, EHNE eta HIRU-rekin batera deitutako elkarretaratzera parte hartzera dei egin du sindikatuak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.