2019-03-20 13:45
ELAko Gipuzkoako Adinekoen egoitzetako ordezkariak elkartu dira batzarrean egoeraren larritasunaren aurrean. Egoera aztertu eta Diputazioaren pasibotasuna ikusita, gatazka desblokeatzeko eman beharreko pausu berriak erabaki dituzte. Hauen artean, 27 greba egunetako tanda berri bat deitzea dago. Deialdia apirilaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 , 10, 11, 12, 26, 27, 28, 29, 30 eta maiatzaren 1etik 10era doa.

Gipuzkoako egoitzetako 5000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziaketaz ari dira; 2017. urteko negoziaketa dela eta egun, bi urteren ondoren egoera kaotiko honetara daramana. Tartean, ELAk patronalaren gehiengoarekin erdietsitako aurre-akordioa dago, Diputazioak, Maite Peñak bera uneoro jakitun izan dena, bai emandako pausuez eta lortutako aurreakordioa ezagutuz. Geroago ez finantzatzea erabaki badu ere. Akordioaren edukiak xehatuz ondorengoak dira:

  • Sinadura bikoitza bai, sektoriala eta enpresakoak sinatuz.

  • Iraupena 2017 - 2020

  • Soldata igoera KPI+ %8, 4urtetan banatuta

  • Antzinatasuna 42 €, 2021rako

  • Igande eta jaiegun (PLUS) 45 €, 2021rako

  • Norberaren eginbeharretarako 3 egun 2021rako. Jardunaldiaren barruan.

  • Deskantsua ordaindutakoa 20 min 2020ean

  • Eszedentzia 6 urtekoa umeak 10 urte egin arte eta 5 urte bere kargura duen menpekoarengatik

  • Lanaldiaren murrizketa: Umeak 15 urte bete arte

  • Enplegua: %100eko jardunaldiak eta kontratu mugagabeak izatea.

Beraz, gaur beste behin euren ibilbidea berretsi dute ELAko ordezkariek, eta borrokaren bidea areagotzea erabaki dute. Horrela, greba tanda berri baten deialdia onartu dute apirilaren 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 , 10, 11, 12, 26, 27, 28, 29, 30 eta maiatzaren 1etik 10era doana . Guztira, 27 greba egunetako tanda berri bat publiko egiten dute.

ELAk zera eskatzen du:

  1. Diputazioari,

    1. Gipuzkoako 5000 langile emakumeren lan baldintzen ardura behingoz, bere gain hartzea, eta bere egin dezala aurre-akordioa, gezurrak alde batetara utziz. Horretarako badago dirua eta gipuzkoar guztion diruarekin kontatzen duela.

    2. Lehentasunak jar ditzala zaintzan eta zaintzaileetan.

    3. Emakumeen berdintasunaren aldeko ariketa praktikoa egitea eta zainduak direnen aldeko apustua ere egitea.

    4. Enpresek greba egunetan % 100ean ez finantzatzea. Oso larria deritzogu greba egunetan ematen ez den zerbitzuagatik, tarifa osotasunean ordaintzea. Enpresa pribatuek hemendik ere etekina jasotzen dute.

  2. Patronalei: Argi utzi dutela 2 urteko mahiko blokeoarekin beraien helburu bakarrak ordainsariak eta beraien negozioa mantentzea dela. Adegi eta Matiari zehazki esan nahi diegu aurreakordioarena argi uzteko aukera izan zutela BBNNetan egin zuten agerraldian eta bertan argiago utzi zuten aurreakordio bat zegoela kontrakoa baino. Gainera salatu nahi dugu astelehenean Diputazioaren presiopean sinatutako dokumentuaren eragina, diputazioaren gezurren eta falsifikazioen erantzule eta arduradun bihurtzen dituela dela.

  3. Adinekoen egoitzetan senitartekoak dituztenei: Greba egunetan jasotzen ez duten zerbitzuagatik ez ordaintzeko eskaera egiten diegu.

  4. Langileoi, animatu apirila eta maiatzean zehar egingo ditugun greba egunetan parte hartzera, eskuartean dugu aurre-akordioa gauzatu arte.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.