ARGIA.eus

2019ko uztailaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-08-29 14:14
ELAk dei egiten dio Lan Ikuskaritzari, Gasteizko Michelinen ematen den ezbehar kopuru itzelari aurre egin diezaion.

ELAk dei egiten dio Lan Ikuskaritzari, Gasteizko Michelinen ematen den ezbehar kopuru itzelari aurre egin diezaion. Izan ere, asteon beste langile bat hil da lan-istripuan bertan. Dagoeneko lau dira azken bi urteotan Michelineko lan-istripuan hildakoak. Gainera, dagoeneko 18 dira lan ezbeharrean hildakoak 2018an Hego Euskal Herrian.

ELAk elkartasun osoa adierazten die hildako langilearen senideei, lagunei eta lankideei. Oso haserre eta kezkatuta gaude Euskal Herriko langileok jasaten dugun istripu kopurua dela eta. Lan baldintza duinak eta segurtasun neurriak gutxienekoak dira. Lanetik bizirik itzultzea ezinbestean bermatu beharreko baldintza da. Ezin da onartu Michelinen nahiz bertako azpikontratetan jasaten dugun egoeraren normalizazioa.

Onartezinak dira behin eta berriro errepikatzen diren segurtasun akatsak eta enpresek eurek edota ardura duten erakundeek neurri eraginkorrak hartu ez izana, enpresek segurtasunaren eta lan-osasunaren eremuan dituzten betebeharrak gauzatu ditzaten.

Jakitera eman nahi dugu Lan Ikuskaritzaren esku jarriko ditugula bildutako informazio eta baliabide guztiak, garatzen ari den azterketak isla dezan Michelinen jasaten ditugun segurtasun arazo oinarrizkoak eta orokortuak. Enpresari ere, laneko arriskuen prebentzioan ageri diren arazo larriei konponbideak jarri beharra ikusaraziko diogu.

ELAk lan prekarietatearen aurkako borrokan jarraituko du. Hala, Michelineko Lan Batzordeak aho batez ostegun honetarako deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu Michelingo langileak: bai 24 orduko lanuztean, baita Michelineko Hegoaldeko atean 13:00 eta 15:00 bitartean burutuko den elkarretaratzean ere. Mobilizazio horiek sustatu beharra daukagu gure lankidearen heriotza salatzeko eta gure osasunaren beraren defentsan. Langile guztien arazoa izanik, langile klase osoa deitzen dugu elkarretaratzean parte hartzera.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.