ARGIA.eus

2019ko apirilaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-11-08 12:19
Eraikuntzako obratako segurtasun neurrien gaineko kontrol publikoa handitzea exijitzen du ELAk. Izan ere, errealitatea larria da: Sarrigurenen sektoreko langile bat hil ondoren, honez gero 21 dira aurten Nafarroan haien lanpostuan bizitza galdu duten pertsonak. Egoerari larri hau salatzeko mobilizazioa deitu dugu ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT-k azaroaren 7rako Iru├▒ean. Las Ikuskaritzaren aurrean izango da protesta, Sarasate pasealekuan, 12:30etan.

ELAk jakin ahal izan duenez, azaroaren 7ko 18:00ak aldera, Olatzeko zubiko lanetan zebilen 52 urteko langile portugaldarra hil zen Dumper batek harrapatuta, NA-2310 errepide parean.

Lehenik eta behin, ELAk bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die hildakoaren lankide eta hurbilekoei. Era berean, ELAk publikoki salatu nahi ditu berriro ere eraikuntzako sektoreko lan-baldintza prekarioak, non neurrigabe jaitsitako prezio eta gehiegi murriztutako epeek, amaigabeko azpikontratazio kateak, jardunaldi eta lan-erritmo jasanezinak, eta betegabetze orokorrak dakartzaten, sektoreko langileen bizitza uneoro arriskuan jarriz. Halaber, ezbeharraren derrigorrezko ikerketa ahalik eta azkarren egitea eskatzen du ELAk, gertaerak eta ardurak argitze aldera.

Egoeraren larritasuna dela eta, ELAk obra-lanetako segurtasuna kontrolatzeko berehalako neurri publiko gehiago ezartzea exijitzen du, horretarako, eta besteen artean, Lan ikuskaritza eta NOPLOIko langileen ratioak Europako batazbestekora parekatzea, sektoreko jarduera arriskutsuen gaineko kontrola areagotzea, eta obra publikoetan azpikontratazioa eta betegabetzeei muga jartzeko eskatzen dioelarik Nafarroako Gobernuari.

Egoerari larri hau salatzeko mobilizazioa deitu dugu ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT-k azaroaren 7rako Iru˝ean. Las Ikuskaritzaren aurrean izango da protesta, Sarasate pasealekuan, 12:30etan.

á

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.