ARGIA.eus

2019ko apirilaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-01-08 15:41
Berritu egin du ELAk bere 'marka-eskuliburu korporatiboa', sindikatu-nortasuna finkatzeko.

1911ko uztailean sortu zen ELA. Ia 108 urte igaro dira harrezkeroztik, baina inoiz baino kementsuago dago gaur egun gure sindikatua, milaka lagunek egin eta egiten duten lanari esker. Bi zutabe nagusi ditu irmotasun horrek: ELAren afiliatuak (100.000tik gora), gure independentzia politiko eta ekonomikoaren funtsa ?autofinantziazio-maila, % 92? eta Euskal Herriko enpresa eta sektoreetan sindikatuak duen babesa (ordezkaritza-maila, % 36tik gorakoa).

Bizirik diraute gure sindikatuaren sorrera eragin zuten arrazoiek ?Euskal Herriko biztanleen enplegua eta bizi-baldintzak hobetzea, ikuspegi eraldatzaile batetik eta gure herriaren burujabetzaren alde eginez?, baina oso desberdina da gaur egungo mundua, joan den mendearen hasierakoarekin alderatuta. Teknologia berriak direla-eta, izugarrizko abiaduran higitzen dira komunikazio-premiak.

Horregatik, eta sindikatu-nortasuna sendotzeko, berritu du ELAk bere marka korporatiboaren eskuliburua. Ezinbesteko dokumentua da sindikatuaren komunikazio-prozesua homogeneizatzeko, eta laster jasoko duzue sindikatuko kide guztiok.

Berritu egin ditugu logotipoak ?konfederala eta federazio, eskualde, sektore eta enpresetakoak? eta tipografia ?hemendik aurrera, Benton Sans eta Avalion Alt erabiliko ditugu?; aldatu egin ditugu marka-kolore nagusiak eta sekundarioak; eraberritu egin ditugu oinarrizko euskarriak, fisikoak zein birtualak?

Duela hilabete batzuk ekin genion komunikazio-plan berriari, paperezko argitalpen guztiak berrantolatuta. Aurrerantzean, Landeia izango da lantokietan lan sindikala errazteko eta bideratzeko sindikatuko militanteen tresna. Bestalde, Alda aldizkaria sortu dugu, lan-mundutik gizartea eraldatzeko eta gizarte demokratikoago bat eraikitzeko tresna soziala izan dadin, neoliberalismoarekin eta egitura-desberdintasunarekin bat ez datozen ikuspegiek bozgorailu eraginkorra eta erakargarria izan dezaten. Eta ez dezagun ahantzi webgune berria, leku ezin egokiagoa baita albisteak eta sindikatuak egunero sortzen dituen berriak jasotzeko.

Mende bat baino gehiago du jada ELAk, baina badu zer kontatua oraindik ere. Horregatik berritu dugu gure marka, gure borrokaren berri ematen jarraitzeko, are indartsuago eta gogotsuago.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.