2019-02-04 16:52
Enplegu zerbitzu publikoak gaur argitaratutako datuek Hego Euskal Herrian 154.329 pertsona langabezian izena emanda daudela erakusten dute. Bilakaerak erakusten du langabezia azken hilabetean 1.813 pertsonatan hazi dela, eta 10.654 lagunetan jaitsi azken urtean. Azpimarratzekoa da emakumeak langabetu guztien %57,3a direla (88.502), biztanleria aktiboaren %48a izanik.

Langabezia Europako bataz-bestekoa baino altuagoa da hemen. Hego Euskal Herrian 154.329 langabetu daude, eta langabezia-tasa %11,5ekoa da, EB-28koa baino 4,9 puntu altuagoa (%6,6koa da). Soilik Espainiar Estatuak eta Greziak dute tasa altuagoa.

Enplegurik gabe daudenen egoera guztiz prekarioa da. Langabezian izena emandakoen %59,5ak ez du inolako langabezia prestaziorik jasotzen (90.771). Are okerragoa da jatorri atzerritarra duten langabetuen egoera, %76,7ak ez duelako inolako langabezia saririk.

Urtarrilean sinatu diren kontratuen %91,4a behin-behinekoak izan dira. Langabeziak eta prekarietateak lotura zuzena dute. Beharrezkoa da prekarietatearen aurka borrokatzea langabeziaren aurka borrokatzeko.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.