ARGIA.eus

2021eko urriaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2021-09-15 09:50
Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburua Txurdinagan (Bilbo) Ertzaintzak dituen instalazioetara egin duen bisitarekin batera 011 (Trafikoa) eta 112 (Sos Deiak) zerbitzuetako langileek eraikinaren aurrean bildu dira lan baldintza duinen eske.

ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGTk deituta, elkarretaratzea hain justu beren lantoki aurrean izan da; han oinarrizko zerbitzua eskaintzen dute, Lehendakariak berak aitortu izan duen legez. 011ko eta 112ko lantaldeak urtean 365 egunez eta egunean 24 orduz lan egiten du, eta Contact Centerren hitzarmena aplikatzen zaie (telemarketingekoa); honek artikulu batean ere ez ditu aipatzen kolektibo honen eginkizunak, ez du subrogaziorik aitortzen, ez eta langile bakoitzarentzako egutegirik aurreikusten...

Kontua da Eusko Jaurlaritza ez dela negoziatzera esertzen; langile kolektibo honentzako hobekuntzak eskatzen dituzten sindikatuen eskariei entzungor egiten die. Horregatik ELAk Jaurlaritzari eta Larrialdi eta Trafikoko zuzendariari exijitzen die eser daitezela langileen aldarrikapenak entzutera, hurrengo baldintza-agiria argitaratu baino lehenago.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.