2022-06-30 08:36

Gero eta gutxiago geratzen da 2022ko Aste Nagusia hasteko, aurten abuztuaren 20tik 28ra ospatuko dena. Pandemiak bi urte luze bertan behera utzi ondoren, aurten gogoz eta indarrez hartuko ditugu jaiak Bizizaleak Konpartsa Ekologistan.

Horregatik, parte hartzera eta gurekin ondo pasatzera animatzen zaitugu.

 

Nahi duzun moduan lagundu dezakezu: ez duzu ez ezagutzarik ez esperientziarik izan behar, laguntzeko gogoa besterik ez. Animatu! Ondo pasatuko dugu! Bai txosna muntatzen, bai jai egunetan gure txosnarako antolatutako txandetan parte hartzen.

Muntaia abuztuaren 12an hasi eta 19an amaituko da, desmuntaketari dagokionez abuztuaren 29an.

Informazio gehiagorako idatzi email honetara: Bizkaia@ekologistakmartxan.org

Txosnako txandetan ere izena eman dezakezue esteka honen bidez: KOADRANTEA

 

 

 

Zure zain gaude!

La entrada Zatoz gurekin Bilboko Aste Nagusia 2022ren Bizizaleak txosna ekologistan parte hartzera! se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...