2021-09-26 15:23

Ampliación Super Sur ez! Plataformaren iritziz, Bizkaiko Foru Aldundia (BFA) irudia garbitzeko kanpaina egiten ari da (Greenwashing), azpiegitura hau ez delako beharrezkoa, garestia dalako, eragin ekologiko handikoa daukalako, eta Bilboko eta Bizkaiko iritzi publiko gehienak aurka dituelako. Zehazki, Ventaltarekiko konexioa (9. tartea) ez da beharrezkoa, egungo autobidearen paraleloan doalako; garestia da, 240 milioi euroko aurrekontua duelako; eragin ekologiko handia du, hala zehazten baitu bere Ingurumenaren gaineko Eraginaren buruzko Adierazpenak, eta ez du herritarren adostasunik, eztabaida eta adierazpen publikoetan frogatu den bezala.

BFAk ideia oker hau saldu nahi du: Bolintxuko harana zeharkatuko duten bidezubiak jartzean teknologia berritzailea erabiltzeak ahalik eta gehien gutxituko ditu inguruko ingurumenaren gaineko eraginak, teknologia horrek ez baititu inola ere gutxituko aipatutako eguneko ingurumenaren gaineko 31 inpaktuak. Izan ere, dagoeneko ikusgai daude Seberetxe eta Arnotegi mendi-hegaletan tunelak eraikitzeak eragindako kalteak. Gainera, azpiegitura erabiltzen hasten denean eragin gehiado izango dira, hala nola, bidezubietako argiek eragindako argi-kutsadura eta kutsadura akustiko eta atmosferikoek, eta trafikoak sortutako klima-aldaketa eragiten duten berotegi-efektuko gasen emisioak handitzea.

Horregatik guztiagatik, Ampliacion Super Sur ez Plataformak eskatu du iritzi publikoari gezurrik ez esateko, BFAk eremuan eragindako kaltea bere gain hartzeko eta, kalte gehiago eragiten ez jarraitzeko, obrak berehala gelditzeko.

Ampliacion Super Sur ez Plataforma

La entrada Punta-puntako teknologia erabiltzeak ez ditu Bolintxuko haranaren kalteak saihestuko se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...