2025-06-12 10:08

Tximeletek bioadierazle gisa jardun dezakete, haien presentziak, aniztasunak eta ugaritasunak ingurune baten ingurumen-osasuna islatzen baitute; haien garrantzi ekologikoa eztabaidaezina da: izan ere, oso elementu garrantzitsua dira kate trofikoetan, eta funtsezkoak dira hegazti, saguzar eta ugaztun intsektujale espezie askorentzat; gainera, kolektiboki ingurumen-onura asko ematen dituzte, polinizazioa eta izurriteen kontrol naturala barne. Landare, harrapari eta parasito asko tximeleta espezie edo talde zehatzen mende daude hertsiki.

Horregatik guztiagatik, intsektu horien etengabeko jarraipenak naturaren egoerari buruzko informazio garrantzitsua ematen digu. Txostengileak, Miguel de las Herasek, 14 urte daramatza tximeleten populazioak aztertzen hainbat kokagunetan, eta Estatuko beste naturalista batzuekin sarean lan egiten du, lortutako informazioa habitataren galeraren edo zatiketaren inpaktua eta egungo klima-aldaketa aztertzeko baliatu ahal izateko.

Zure zain gaude!!

Hizlaria: Miguel de las Heras, naturalista eta Lurgaia Fundazioko, Zerynthia Elkarteko eta Lanius Ornitologia Elkarteko kidea

Eguna: Ekainak 19, osteguna

Ordua: 19:00etan.

Tokia: Ekoetxea (Pilota 5, behea), Bilbo

Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...