2025-08-04 08:05

Hasteko, gogoratu nahi dut, AHTaren proiektu faraonikoa aurten 31 urte bete dituela. 1994an Europako hego-ekialdeko abiadura trenbide ardatza deiturikoa diseinatzen hasi zenean eta zirriborro batzuk izan zirenean, besterik ez. Garai hartan ez zuen hasteko datarik eta gaur egun 31 urte bete eta gero ez dauka bukatzeko datarik. Lanak 2006an hasi ziren, Arabako Arratzu-Ubarrundia-Legutio ibilbidean lehen harria ipinita.

Entzun behar izan genuen lehenetariko eta handienetariko “perla” Euskal Autonomia-Erkidegoko Garraio sailburu zenean, 2005ean lanak hasi baino lehenago Alvaro Amánek esan zuen; “2010ean lanak bukatuta egongo dira eta horrela ez bada herritarrek gorriak ikusiko dituztela” hitz haiek igarle batek esan zuenera eraman ninduten, “azei eta kobari buruz” hitz egin zuenean.

Agian lanik gabe zeuden %11ri buruz, hitz egin zuen edo RGI kobratzen duten milaka pertsonei buruz, edo prekarioan edo ezkutuko ekonomian lan egiten dutenei buruz. Hau da hau…

Bestalde, orain dela hilabete batzuk irakurri nuen berri bat gogoratu nahi nuke, Dragados SAk , Tecsak eta Amenabaerek konpentsazio ekonomikoa eskatu zuten Adif enpresak (Garraio, Mugikortasun… Ministerioari atxikitako erakunde publikoa) hiru enpresa horiei jarduera aldi baterako gelditzeko eskatu zielako, eta helburu on batekin; sari zuriaren ugalketaren denboraldia babesteko; bide batez, txori horren egoera oso larria da desagertzeko zorian dagoelako.

Lotsagarria iruditzen zait holako enpresek eta arrazoi horiengatik konpentsazio ekonomikoak eskatzea; ahalko euren eskubidea izan arren, azkenean ez dugu ahaztu behar euren lanarekin denon natura hondatzen dutela. Azkenean, Euskadiko ingurumen-hondamen handienaren protagonistak izaten ari dira, nahiz eta haiek (enpresa) ez dute munstro hori egitea erabakitzen, baina isurketa-kasu askoren erantzuleak dira: eremu babestu batzuen hondamendiak, lan baldintzen txarrak, ordutegi bortitzak, presioak… ez dut ahaztu nahi 12 langile (gutxienez) hil direla, eta enpresari horiek beraiek dira okultismoaren erantzuleak beren datuetan.

Horren harira, pertsona askok pentsatzen dute 30 urte hauetan eta proiektu honetan pertsona bat bakarrik hil dela, eta hori EZ da egia; nik dakidanez PROIEKTU HONETAN 13 pertsona hil dira, baina zer gertatzen da? Hasteko, 2008ko abenduaren 3an Ignacio Uría bere lantegitik irten zenean ETAk erail zuen. Bide batez, hilketa hura “erailketa” gisa izendatzen badut langileen hilketak erailketa gisa izendatuko ditut. Hori guztia zergatik? Nire ustez, lan-baldintzak izan zirelako langile haien heriotzaren zati baten kausa, langile bat hiltzen denean, arrazoiak eta eragileak daude; beraz,… 12 langile haiek izen eta abizenak zituzten, familia, eta duintasunez lan egiteko eskubidea ere bai.

 

* 2008ko uztailaren 14an Florian Popa 51 urteko errumaniarra Lukun, zanpatuta hil zen zinbria bat gainera erorita.

* 2010eko abuztuaren 11n A. S. M. 49 urtekoa portugaldarra Duranan elektrokutatuta hil zen.

* 2010eko abenduaren 9an M. V. 52 urteko ukrainarra Eskoriatzan, hil zen leherketa batean.

* 2011ko martxoaren 8an kamioi-gidaria bat hil zen Antzuolan, bihotz-gelditze batek jota. Ez daukat datu gehiagorik.

Kasu hura oso berezia izan zen, gehiengo sindikalak ETSri (Euskal Trenbide Sarea) eta zati hartako obraren arduradunei eta Garraioaren Departamentuari leporatu zien oztopoak jartzea, iluntasuna, eta beste alde batera begiratzea eta, aldi berean, lan-istripuaren informaziorik ez ematea, ezta erailketarena ere. Beste behin ere, oso garbi geratu zen Eusko Jaurlaritzaren jarrera, obrak egitea sindikatuen betebeharren eta langileen eskubideen aurretik lehenetsiz, nahiz eta hilda egon, eta Lan Ikuskaritzarengandik sindikatuek obren instalazioetara sartzeko baimena eduki zuten arren.

* 2011ko irailaren 6an Tolosan, C. A. D. 46 urteko portugaldarra, hil zen kamioia gidatzen ari zela sakan batetik erorita.

* 2012ko uztailaren 11n Arrasaten, Antonio Álvarez Rodriguez 55 urteko, hil zen tona askoko pieza bat gainera erorita, zamorarra zen.

* 2013ko abuztuaren 26an Bergaran, J. M. C. 44 urtekoa, hil zen makina batean harrapatuta geratu eta hau erorita.

* 2018ko irailaren 20an Zornotzan, J. D. S. 46 urtekoa.

* 2018ko urriaren 2an Zizurkilen, A. B. 30 urtekoa, hil zen bere hormigoi-makina bat gainera erorita.

* 2021eko uztailaren 21ean Elorrion, 52 urteko bat, hil zen lan egiten zela bihotz-gelditze batek jota.

* 2022ko uztailaren 28an Tafallan, 48 urteko, portugaldarra bat, hil zen aldamio batetik erorita.

* 2025eko maiatzaren 27an Atxondon 49 urteko gizon bat hil zen pieza bat gainera erorita, odoljario larria izan da.

Datu horiek ikusi eta gero oso deigarria da, eraildakoen daturik eza. Ziur nago enpresak behartuta daudela ematera, baina ez dute egiten, norbaitek bizkarra estaltzen dielako? Ez dut pentsatu nahi, ez dutela egiten gehienak emigranteak zirelako?

Deigarria da, burdin hesien barruan gertatzen denaren okultismoa; azpikontratazioak, lan-baldintza txarrak, estresa, kasu askotan ez dago sindikaturik, hitzarmenak, proiektu hau ez da gardena, esaten dudanaren beste adibide bat; 2013ko abuztutik 2018ko irailera arte ez da izan lan istripu mortalik? Ez dut sinisten! estresa, presioak, lan aldiak, bestalde, erailen daturik ezak erakusten du Eusko Jaurlaritzaren interesik eza, azken hiru kasuetan ez dago inizialik.

Bueno, orain erabat aldatuko dut gaia, edo beste ikuspuntu batetik aztertuko dut.

Abiadura handiko trenbide-sare gehien dituen munduko bigarren estatua Espainia da, Japoniak baino 900 km gehiago, Frantziak baino 1900 km gehiago eta Alemaniak baino 2900 km gehiago, baina nire iritziz garrantzitsuena ez da zenbat km dagoen, baizik eta nola egiten duten Frantzian, Alemanian edo Suitzan trenbide sarea: nekazaritzako eta abeltzaintzako sindikatuen, udalen eta ekologisten iritziak kontuan hartzen dituzte; hemen, “demokrazia” honetan, proiektuak inposatu dira eta ez da ezer gertatzen: Boroako zentral termikoa, Leitzako Autobia, beste autobide batzuk etab

Europak esaten zigun Euskadin AHT egitea ez zuela zentzurik, orografiagatik, hiriburuen arteko hurbiltasunagatik, AHTa Euskadin ez da abiadura handiko tren bat, aspalditik guk, ekologistok esaten genuen, euskal trenbide sarea hobetzea eta zabaltzea eta ez gastatzea herri dirua alferrikako megaproiektu batean. AHTaren ibilbidea: % 60 tuneletatik doa, % 30 aire zabalean eta % 10 altuera handiko biaduktuetan, adibidez, Aramaiokoa eta ez da garaiena, baina 77 metro ditu.

 

Proiektu horren kostua eta modu samurrean azaltzeko hauek dira kantitateak eta konparazioak:

* AVE, Madriletik Bartzelonara proiektuak 620 km dauzka, km bakoitzak 14,5 milioi balio zuen, beraz, ibilbide osoak 8.990 milioi.

* AHT, ADI! Kontuan eduki behar dugu oraingoz ez dagoela bukatuta, horren ondorioz aldaketak batzuk ager daitezke. EAJren proiektuak 175 km dauzka; gaur egungo egoerarekin km bakoitzak 37 milioi balio dezake, eta adituen arabera proiektu osoak 6. 500. 000 bat milioi.

Eta hori guztia ez badira agertzen beste gainkostu batzuk edo ibilbidean aldaketak ez badira egin behar, prezioak …

EAJk dio munduko kudeatzailerik onena dela auto-propaganda egiten du, baina, nire ustez, proiektuen gardentasunik eza, proiektu zehatz honen zentzugabekeria, gizarte eztabaidarik eza … Erabakitzeko ahalmena izatea ez da botere hori erabakitzeko adimena izatearen sinonimoa.

Zergatik esaten dut AHTren proiektua zentzugabekoa dela? Arrazoi batzuk esango ditut, ez guztiak, irakurleak ez aspertzeko.

Zoritxarrez politikari batzuen artean dago filosofia bat, “pormishuevismo” eta nik uste dut filosofia hori ez dela egokiena proiektuak egiteko, diru publikoa gastatzeko, gehienetan modurik erabilezinena delako, gainera kasu horietan argudio faltsuak erabiltzen dira: jende eta eragile askorentzat alternatiba onena eta mahai gainean utzi genuena, herri-onurarako dela, lurralde osoa egituratuko lukeena, tren konbentzional bat, elitista ez dena, Euskal Herriko biztanleriarengan pentsatua, herritarrok protagonistagoak izateko, gugan pentsatua, eta ez Frantziarekiko eta Espainiarekiko lotura buruan eduki… Oso nabarmena da horrela izango balitz errepideetatik trafiko asko kenduko genukeela, horren ondorioz erregai fosil gutxiago erreko genukeela.

Nafarroarekin H-a; oraingoz proiektu hau airean dago, bi aukera desberdin daudelako eta politikariek ez dutelako erabaki zein proiektuarekin geratu, proiektu bat da Iruña-Gasteiz eta bestea Ezkio-Itxasotik, berez, Gasteizera joatea merkeagoa da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro gastatu zituen tren geltoki bat egiteko. Lana bukatu baino lehenago (Eusko Jaurlaritzak) Iparragirre Eraikuntzarekin zuen hitzarmena bukatutzak eman zuen, eta 100 milioi ordaindu behar izan behar zizkion, jakina, gure diruarekin. Eta ingurua zaintzea urtero 300.000 € kostatzen zaigu, tira, izugarrizko pagotxa enpresak dituzten lagunentzat. Egoera honek lehenago aipatu dudana (pormishuevismos) gogoratzen dit: zeintzuk egiten dituzten proiektu batzuk eta zertarako egiten dituzten.

Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomia irakaslea David Hoyosek ikuspegi ekonomikotik beste azalpen batzuk eman ditu, eta hauxe dio: proiektu horrek sortu zenetik porrot egin zuen, kostuen eta mozkinen artean kostuek irabazten dute, nik AHTa ez dut ikusten tren zamari gisa, nik ez dut ikusten AHTean garbigailuak bidaiatzen eta noizean behin, horrela izaten bada? hainbeste diru publikoa gastatu horretarako? Benga!

Bestalde, jakin nahiko nuke zenbat den bidaia luzeen eskaera, %2, %3? ez nuke esango negozio errentagarri denik.

Puntu hau bukatzeko nik EAJri galdera ireki batzuk egin nahi dizkiot, proiektu honek galera ekonomikoak baditu nork ordainduko ditu? Edo nondik aterako da dirua? Proiektu honen alde egin zuten gaitasunik gabekoengandik? Edo osasun edota hezkuntza publikoko aurrekontuetatik?

Beste kostu bat da, ingurumen-kaltea; gainera kalte hori zailagoa da neurtzen, nahiz eta, neurri batean ikus daitekeen kaltea sortzen duela, horretarako ez dago jada eraikita dagoen ibilbidean buelta bat ematea bezalakorik; zaindu beharreko eremua, babesteko beharrekoa hondatuta dago. Esaten badugu ibilbidearen % 60 tuneletatik doala esaten ari gara akuifero pila bat hondatuta daudela, Eusko Jaurlaritzak berak onartu zuen Gipuzkoan 30 akuifero desagertu direla, oso nabari izan zen Lezetxikin eta Udalatxen gertatu zena.

Bestalde, erabakitzen badute Iruñetik-Gasteizera egitea (Euskal Ha) 55 km gehiago egongo dira tuneletan, Aralar mendilerroa zulatuko dutelako. Nafarroan gaudenez aipatu nahi dut ADIF enpresak baimena eman duela lursaileko 122 ha desjabetzeko eta 13 zabortegi gehiago egiteko, AHTaren obretatik aterako dituzten lurra eta harriak hantxe uzteko. Datu gehiago dago baina ez du merezi askorik estutzea.

 

Proiektu horri lotuta hiru egoera desberdin ikusten ditut:

* BATA; milaka eta milaka herritarrekin mega-proiektu horren aurkako manifestazioak egitea. Ehunka atxilotuekin, milaka euro isunetan, herriko mugimendu bat kriminalizatua, eta errepresio polizial handia jasoz …

* BIA; Yolanda Barcinari eman zizkiotenean hiru tartakada, txarrena izan zen tartakadak eman zituztenei kartzela-zigorra ezarri zietela, puntu honetan airera galdera bat bota nahi nuke: zelako demokrazian kartzela-zigorra ezar daiteke tartakada batzuk emateagatik, Nafarroako presidentea izan arren?

* HIRUA; Ertzaintzaren jarrera, ertzaintzak AHTren mugimendua, talde terrorista gisa hartu zuen, eta poliziek (herri batzuetako udaltzaingoak) gehiegizko indarkeria erabili zuten.

Poliziek biolentzia hori erabili zuten mugimendu bat zapaltzeko, gainera, AHTaren aurkako mugimenduak ez zuen indarkeriarik erabili. Beraz, zertarako hainbesteko biolentzia? Mugimendu horrek euskal eskuinak inposatutako mega-proiektu honi dagokion guztia salatzen badu?

Ozen esan behar dut; mugimendu horrek salatzen zuena zen; INPOSATU EGIN ZUTEN/DUTEN proiektu “faraoniko” bat zela/dela, inor kontuan hartu gabe: ez sindikaturik, ez lehen sektorerik, ez ekologistarik, ez udalik …

Zorionez, esaten dudanaren probak interneten badaude, esaten dudana egia edo gezurra dela, egiaztatzeko. Hala eta guztiz ere, biolentzia horri, biolentzia polizial eta instituzional gisa izendatzen dut. Esaten dudanaren adibideak aipatu nahi ditut:

* 2015eko abuztuaren Gasteizen, AHTaren proiektuaren aurkako bizikleta-martxa legal bat antolatuta zegoen, bi udaltzain motordunek manifestari batzuk harrapatu zituzten, beste udaltzain batzuek euren borra luzagarriekin beste manifestari batzuk kolpatu zituzten, udaltzainak ertzaintzaren hiru furgonetekin “babestuta” zeuden, manifestari bat larrialdietara eraman behar izan zuten esku bat apurtuta eta hematoma batzuekin hainbeste kolpe jaso eta gero.

* Urbinan 2009ko urtarrilaren 17rako Manifestazio legal bat antolatu zen, autobusak geldiarazi zituen Guardia Zibilak errepidean eta bidaiariak identifikatu zituzten; ertzainek pilotekin eta borra-kolpeekin eraso egin zieten manifestariei. Jakina, ertzaintzaren bertsio kontrakoa izan zen, eta esan zuten manifestariek ertzainei harriekin eraso egin zietela.

El Mundo egunkaria ez da ezkertiarra; ba horrek kontrakoa esan zuen, (2009ko urtarrilaren 18an). “Emaitza”: 8 atxilotu, 8 manifestari osasun zentroetara eramanak, ehunka zauri eta kolpatu, pertsona bat ospitale batean geratu zen, beste pertsona bat errekara bota zuten, eta komunikabide batek (El Salto Hórdago) balorazioa hau egin zuen: “… Urbina se convirtió en Gaza, los que reprimian eran ertzainas, los reprimidos no llevaban armas, sino pancartas” atxilotuak Auzitegi Nazionalera eraman zituzten ekintza terroristak egotzita, baina Santiago Pedraz epaileak berriro Gasteizera itzularazi zituen desordena publikoak egitea egotzita eta ez terrorismoa.

* 2009an Ertzaintzaren Herriaren Segurtasunerako Ataleko buru Gervasio Gabirondo Fernandezek AHTaren proiektuaren aurkako ekintzak terrorismo-ekintzatzat jotzeko agindu zuen, barne-zirkular batean, indarkeriarik gabe egiten baziren ere.

* 31 urte pasa eta gero, proiektuaren aldekoek bi estrategia erabiltzen dituzte:

1/ Alde batetik, edozer gauzaren gainetik, proiektu horren defentsa sutsua egiten dute, proiektu horrek onura ekonomikoak ekarriko dituela esatea sinesgarria ez den arren.

2/ Bestetik, AHTaren proiektu horren aurka gaudenok kriminalizatu egiten gaituzte.

 

AZKEN BERRIA (?)

Gogoratu nahi dut, alderdi politikoen bulegoetan eta batzokietan, proiektu faraoniko horren inposaketa sortu zutela eta gaur egun 31 urte pasa eta gero jarraitzen dute inposaketa horrekin, eztabaida sozial baten aukerak ixten, baita gai horretaz eztabaidatzeko legebiltzarreko ponentzia bat barne, “pormishuevismos” ildo politikoa erabiltzen. Ez du inporta Madrilen nor/nortzuk dauden PP edo PSOE, horrek ez dauka garrantzirik.

2024ko irailean, 31 urte igaro eta gero “gure” politikariek ez dakite non eta nola egin behar duten hegoaldeko AHTaren H-a, (Nafarroarekin lotura). Bi aukera daude:

* Ezkio-Itsasotik Aralar mendia zulatuta; agian gogoratu behar da, ekologia eta fauna aldetik ez dauka baliorik.

* Iruñetik Gasteizera alternatiba Sakana eskualdeko herrien gainetik igaroko da, eta berriro ironia erabiliko dut, gogoratu behar da zona horrek ez daukala garrantzirik?

Politikariek, batez ere, bi argudio erabiltzen dituzte zalantzak edukitzeko: bata da 500 milioi euro, Ezkio-Itsaso garestiago delako; bestea ingurumena. Lotsagabekoak! Egin eta egiten dutenarekin eta orain ingurumena inporta zaiela esaten digute? Baina, hori zer da, zinismoa edota tontotzat hartzen gaituztela?

GUK ALDIZ JARRAITUKO DUGU ESATEN, PROIEKTU Hori ZENTZURIK GABEKOA DELA!

AHTrik EZ!

 

Piter Encinas, Ekologistak Martxan taldeko kidea

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...