2022-09-12 07:00

Ehunka pertsonak parte hartu zuten atzo, irailak 11, Donostiako Kontxako hondartzan, giza katearen edizio berri batean, Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta hainbat talde ekologistak deituta. Helburua Zubietako erraustegiaren «irregulartasunak» eta Eusko Jaurlaritzak Bergaran lantegi berri bat eraikitzeko dituen asmoak salatzea izan da.

Martxa goizeko hamaiketan abiatu zen Alderdi Ederreko lorategietatik eta Donostia Bizirik-ek, Larramendiko Arnasak eta Erraustearen aurkako Mugimenduak antolatu zuten – Ekologistak Martxanek ere parte hartzen duen mugimendua –. Alderdi eta sindikatuen babesa izan du, eta martxan zehar salatu zuten erraustea ez dela konponbidea, ez Donostian, ez Bergaran, ez inon. Halaber, “Birziklatzeko eta berrerabiltzeko plan eraginkorrak” eskatu zituzten.

Deitzaileek ohartarazi zutenez, Bergaran aurreikusitako erraustegi berriak «gas solido eta likido kutsagarri ugari sortuko ditu», eta, gainera, salatu zuten «Bergarako herritarren eta Udalaren beraren iritziaren gainetik pasatzen ari dela».

Kolektiboek nabarmendu zuten, halaber, errausketaren aurkako mugimenduak urte asko daramatzala mobilizazio hori antolatzen, baina «hondakinen arazo gero eta larriago eta zabalagoaren aurrean», aurten Bergarako Larramendiko Arnasak ere bere egin nahi du deialdi hori.

Mobilizazioaren antolatzaileek gogora ekarri zutenez, “Duela bi urte jarri zen martxan Donostiako erraustegia, eta ordutik arazoak sortzen ari da”. Hala, honako hau adierazi zuten: «Hiru aldiz erre da transformadorea, sute bat izan da pilatutako zaborretan, birritan kutsatu da Arkaitzerreka, eta gutxienez 86 aldiz itzali eta piztu dira labeak, horrek dakarren kutsadura-gaindosiarekin».

Ildo horretan, adierazi zuten «oraintxe bertan transformadorea hondatuta dutela eta zaborrak erretzen ari direla elektrizitaterik sortu gabe». Eta gaineratu zutenez, «Duela hilabete baino gehiago Arkaitzerrekako kutsadura oso larria antzeman zen, eta arduradunek ez dute konponbiderik».

Arazo horien guztien aurrean, “Erraustegiaren arduradun tekniko eta politikoek ez dute inoiz azalpenik ematen. Denak mutu daude: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Donostiako Udala, GHK eta URA».

Salatu zutenez, gertakari horiek guztiak «kanpotik egindako jarraipenaren emaitza izan dira», «Erraustegiaren barrutik ez delako informaziorik ateratzen». «Behin eta berriz ingurumena eta herritarren osasuna arriskuan jartzen

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...