2022-09-23 10:13
  • Elkarteak uste du bidea berrezartzen ez bada, ingurumenari eragindako kalteak iraunkorrak izango direla eta ibilgailu motordunei sarbidea erraztuko zaiela.

Ekologistak Martxanek jakin du zuhaitzak birpopulatzeko Ganekogortara sartzeko pista bat eraiki dela Alonsotegiko udalerriko Onura Publikoko Mendian (OPM, 1 Ganekogorta); horrek mendi horretara iristeko bide naturalaren suntsitzea dakar.

Elkarteak salatu du pista hori eraikitzeak Ganekogorta mendiaren eta haren inguruaren balio naturalak kaltetzen dituela. Garrantzitsua da aipatzea mnedia balio ekologiko handiko eremua dela, hainbat azterlanetan eta Administrazioan aitortua, eta horregatik dago Euskadiko Korridore Ekologikoen Sarearen barruan.

Bidea lehen zegoen bezala leheneratzen ez bada, Ekologistak Martxanek uste du ekosistemari eragindako kalteak iraunkorrak izango direla eta ibilgailu motordunei sarbidea erraztuko zaie.

Ekologistak Martxanek Bizkaiko Foru Aldundiak jatorrizko izaerarako bidea lehenbailehen berrezartzea eskatu du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...