2025-05-16 05:48

Joan den apirilaren 28ko itzalaldiak aldaketa garrantzitsua ekarri zuen sistema elektrikoari buruz dugun pertzepzioan. Une honetan oso gutxi dakigu hori eragin zuten gertakariei buruz, baina batzuek aitzakia gisa erabili dute nuklearrak defendatzeko eta berriztagarriak kritikatzeko. Sistema elektrikoak nola funtzionatzen duen aztertuko dugu, itzalaldiari buruz zer dakigun eta zer ez argituko dugu, faltsukeriak azaleratuko ditugu eta etorkizunean hobekuntzak planteatuko ditugu, sistema elektriko erresilienteagoa eta garbiagoa izateko.

Hizlaria: Aitor Urresti, Energia Ingeniaritza Saileko irakaslea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU)

Eguna: Maiatzak 22, osteguna

Ordua: 19:00etan.

Tokia: Ekoetxea (Pilota 5, behea), Bilbo

Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...