2024-03-22 09:55

Datorren apirilaren 13an, larunbata, Bizkaiko Ekologistak Martxan taldearen Asanblada egingo dugu Bilbon, ‘Oraina eta etorkizuna’ lelopean.

Topaketa honetan erakundearen egungo egoera errepasatuko dugu eta bere etorkizunari buruzko hausnarketa egingo dugu, Ekologistak Martxan optimizatu eta indartzeko helburuarekin.Parte hartzera animatzen zaituztegu. Kartelean batzarraren ordutegia ikus dezakezue.

Dena ez da eztabaidatzea izango 😉 Goizean zehar, hamaiketakoa egingo dugu eta pintxoak eta ardoa dastatuko ditugu (motorrak martxan jartzeko) eta bazkari on batekin itxiko dugu (arroza onddoekin).

Mesedez, konfirmatu etorriko zaretela mezu elektronikoz bidalez (bizkaia@ekologistakmartxan.org)  edo Ekoetxera deituz (944 79 01 19) . Horrela, aldez aurretik hobeto antolatu ahal izango ditugu batzarraren dinamikak eta, noski, janaria.

Zapatuan, hilak 13, ikusiko dugu elkar!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...