2025-05-08 10:46

ETXEBIZITZAREN PROBLEMATIKA EUSKADI: ORAINA ETA ETORKIZUNA


Ekologistak  Martxan Bizkaia, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa  eta Civersity:  ciudad y diversidad Euskal  Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikerketa-taldea jardunaldi bat antolatzen ari gara, “Etxebizitzaren  problematika Euskadin: oraina eta etorkizuna”  izenburupean.

 

Jardunaldiaren abiapuntua etxebizitza eskuratzeko oinarrizko premia da. Gaur egun, biztanleriaren sektore garrantzitsuenek (gazteek, etorkinek, errenta baxuko pertsonek…) zailtasun handiak dituzte etxebizitza duina lortzeko, eta une honetan gure gizartean dagoen arazo handienetako bat da.

Jardunaldi honen helburua da Euskadin une honetan ematen ari diren diagnostikoak eta proposamenak hainbat ikuspegitatik aztertzea.

 

 

Jardunaldia  doakoa da  eta joan nahi baduzu, izena emateko fitxa labur bat betetzea eskertuko nizuke. Esteka honetan aurkituko duzu fitxa hori, eta ahalik eta lasterren erantzungo diogu:

https://www.encuestafacil.com/respweb/cuestionarios.aspx?EID=2982041

Horrez gain,  inskripzioa egiteko, e-mail bat bidal dezakezu amaia.izaola@ehu.eus  helbidera, edo 669468604 zenbakira deitu, zure izen-abizenak, zein erakunde/elkartetako kide zaren eta, halakorik baduzu, zer kargu duzun adieraziz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...