2022-07-21 06:00

Bizizaleak Konpartsa Ekologista topera lanean dago uda honetan eta horren adibide da Barakaldoko Karmengo jaietan oso aktibo izan den gure txosna eta baita Bilboko Konpartsek antolatutako Konpartsakide Egunean izandako kolaborazio aktiboa ere.

Barakaldoko jaietan mus saio dibertigarriak izan ziren, musika emanaldiak, klima aldaketaren ondorioen aldarrikapenarekin bat eginez, tenperatura itogarrien eraginez.

Bestalde, joan den uztailaren 16an, igandea, Konpartsakide Eguna ospatu zen eta giro ezin hobea izan zen. Eguna ekitaldiz beteta egon zen (piperrak eta tomateak banatu eta ardoak dastatu, zazpi kaleetan zehar kalejira egin Motxaila Elektrotxarangarekin, haurrentzako jolasak, pintxo lehiaketa, janarien eta edarien prestaketa, bazkalostean bingo musikatua), dena, Aste Nagusira begira eta konpartsen arteko lankidetza bermatuz.

Bizizaleak Konpartsa Ekologistak ere aktiboki parte hartu zuen ekitaldian eta paella gozo batekin lagundu zion festari. Egun handi honetako hainbat argazki uzten dizkizuegu:

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...