2022-07-22 06:32

Aste Nagusia ate-joka dugu, eta urtero bezala, Bizizaleak txosna ekologista muntatu behar dugu. Lagunduko diguzu?

Nahi duzun bezala lagundu dezakezu: ez duzu ez ezagutzarik ez esperientziarik izan behar, laguntzeko gogoa besterik ez. Animatu! Ondo pasatuko dugu!

Abuztuaren 13an, larunbata, txosna muntatzen hasiko gara eta abuztuaren 19ra arte egongo gara lanean, jai-egunaren atarian. Goizeko 9:00etan hasiko gara txosna gunean, eta 20:00ak arte egongo gara Areatzan, gutxi gorabehera. Bestalde, abuztuaren 29an, astelehena, egingo dugu txosnaren desmontaia.

Jadanik, txosnako txandetan ere izena eman dezakezu:

Aste Nagusiko txandak aukeratu (Abuztuaren 20tik 28arte):

  • 07:00etatik 12:00etara (Garbiketa).
  • 12:00etatik 19:00etara
  • 19:00etatik 01:00era
  • 01:00etik 07:00etara

Informazio gehiago: bizkaia@ekologistakmartxan.org idatziz edo 944790119 telefonora deituz.

Anima zaitez! Zure zain gaude!

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...