2025-06-09 09:41

2025eko ekainaren 12an, berriro bilduko gara gure udaletxearen aurrean. Auzo-elkarteak, gizarte-erakundeak eta ekologisten taldeak batzen gara berriz ere, urte luzez gure osasuna eta bizitza-kalitatea larri kaltetzen duen arazo bati berehalako irtenbidea eskatzeko.

Gaur-gaurkoz, ez dago Sader eta Profersa enpresen jarduera eteteko behin betiko datarik Bilbon, eta urteak daramatzagu hori eskatzen. Ezin dugu betiko zain egon.

Udalaren webgunean oraindik ikus daiteke duela 10 urte argitaratutako albiste bat, 2015eko irailaren 16koa: “BILBOKO UDALAK HIRIGINTZA-HITZARMENA SINATU DU SADER-EN JARDUERA AURRERATZEKO PUNTA ZORROZAN”. Baina 2025ean gaude, eta oraindik ez dakigu noiz amaituko den hondakin arriskutsuen tratamendua gure etxebizitzetatik metro gutxira.

Bien bitartean, gure egunerokoa kutsadurak eta ziurgabetasunak markatzen dute. Ezin ditugu leihoak lasaitasunez ireki: egunero galdetzen dugu ea gaur zerez usaintzen duen —arrain ustela, zaborra, amoniakoa, sufre dioxidoa, hidrogeno sulfuroa…—.

Uda iritsi da, eta harekin batera bero handiak Bilbora. Egun zein gau, ez gara ausartzen gure etxeak freskatzera, beldur garelako noiznahi sartuko ote diren begiak, eztarria eta burua narritatzen dizkiguten gasak.

Udaletxearen aurrean biltzen gara, herritarrengandik hurbilen dagoen erakundearen aurrean, gogorarazteko instalazio zaharkitu horiek etengabe funtzionatzen dutela, gau eta egun, etenik gabe. Behin betiko amaiera-data bat ezartzea ezinbestekoa da.

Sader eta Profersa ez dira zientzia-fikziozko film bateko dekoratuak: benetakoak dira, martxan daude, eta urtean 78.000 tona hondakin arriskutsu baino gehiago tratatzen dituzte.

Bilboko auzotarrok, gure haurrak barne, ez dugu beldurrezko film baten benetako protagonistak izan behar. Leihoak ireki eta aire duin bat arnasteko eskubidea dugu.

  • Eguna: Ekainak 12, osteguna
  • Ordua: 19:00etan

Lekua: Bilboko Udaletxearen aurrean

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...