2022-09-07 10:03
  • Kolektiboak gaur goizean Serraltan konzentratu dira, sustatzaileak 600 etxebizitza pribatu eraikitzeko 40 ale moztuko zituela iragarri ostean

Gaur goizean, irailak 7, dozenaka pertsonak – Barakaldoko bizilagunak eta talde ekologistak, besteak beste – Lutxanako (Barakaldo) Serralta zumarkaleko 40 zuhaitzen mozketa geldiaraztea lortu dute. Bertan, 600 etxebizitza pribatu eraikitzeko planak daude eta kolektiboek mozketa hori geldiarazteko asmoz, ekintza hau antolatu dute eta ‘Arbolak mozteari ez!’ leloa zuen pankarta erakutsi dute protesta moduan.

Goizean goizetik, udaltzainek eta Ertzaintzak zaintza-dispositibo indartsu bat abiarazi dute, eta pertsona bat identifikatu dute protestarien artean. Auzotarrak eta ekologistak aurka agertu arren, makineria eta langileak sartu dira, poliziak lagunduta, aleak mozteko. Auzotar eta ekologistek jakinarazi dutenez, Amaia Del Campo alkatearekin eta Juan Antonio Pizarro Hirigintzako Kudeaketa eta Diziplina zinegotziarekin harremanetan jarri dira, eta haiekin hitz egin ahal izan dute. “Dakigun bakarra da, pilota elkarri pasatzen diotela da, erantzukinzunik hartu gabe”, salatu dute.

Azkenik, eta udalaren aginduz, mozketa geldiarazi egin dute, eta kolektibo ekologistek jakinarazi dutenez, gaixo zeuden bi ale baino ez dituzte moztu, gainerako zuhaitzak salbu mantenduko diren bitartean. “Alkatearekin biltzeko eskatu dugu, eta udaletxera gindoazela, zuhaitzen mozketa geldiarazten zutela jakinarazi digute”, azaldu dute ekologistek.

Gertakarien kronologia joan den uztailaren 27an hasi zen, bizilagunek auzoko kolektiboak eta mugimendu ekologistak ohartarazi zituztenean zenbait ale moztu zituztela. Talde ekologistetako ordezkariak barrura sartu ziren eta mozketa geldiarazi zuten, 3 zuhaitz kendu zituztenean, zinegotzi arduradun baten presentzia eskatuz. Azken orduan, Natura Ingurunearen eta Iraunkortasunaren zinegotzia, Alba Delgado, bertaratu zen, eta konpromisoa hartu zuen Hitzarmen Batzordearen bilera-deia egiten saiatzeko, konponbidea bilatzeko.

Abuztuaren 4an, EAJ-PSOEren Gobernuak babesa adierazi zien lurren jabeei urbanizatzeko, eta horrek zuhaitzak benetan moztea eskatzen zuen, nahiz eta herritarrak eta ekologistak mobilizatu. Bestalde, irailaren 1ean, elkarte abertzale eta sozialistekin egindako bilera publikoan, zuhaitzen kontserbazioa babesten zutela ziurtatu dute.

Azkenik, irailaren hasieran, zehazki, hilaren 7tik 9ra bitartean, higiezinen operazioaren sustatzaileek zuhaiztia kentzea programatu zutela jakin ondoren, sustatzaileak poliziaren babesa eskatu zuen; izan ere, aurreko mozketa-saiakerak (uztailaren amaieran eta abuztuan) oztopatu egin zituzten dozenaka pertsonaren protestek.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...