2022-12-08 10:05

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo dira inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.
Basauritik irteera 9: 15ean Ariz metroan, Funikular Plazara iritsiko gara, Artxandako Begiratokia, San Roke Ermita, Ola, Matiko, Zazpikaleak zeharkatuz eta 14:30ean Metro Arizko geltokian (Basauri) itzuliko gara.
Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.
Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Ia dena asfaltoa.
Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.
Izena eman behar da: ekologia@sagarrak.org edo 944263769, abenduaren 16ko (ostirala) 14:00ak baino lehen. Plaza mugatuak.
Anima zaitez!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...