2024-04-02 09:38

“Ondo bizi, gutxiago kontsumituz” hori da ekologistek ematen dugun lehenengo aholkua. Kontsumoaz hausnarketa sakon egin beharko dugu gure eguneko ohiturak aldatuz bizi garen krisiari aurre egiteko. Gure esku dago. Krisis klimatikoak gure bizimodua kolokan jartzen du edo, esaldiari buelta emanda, gure bizimoduak krisia areagotzen du.

“jarduteko garaia da” izan zen, 2015ean, Pariseko klimari buruzko munduko topaketaren lelo nagusia. Ia hamar urte geroago ez dirudi aurrerapausu handirik eman dugunik. Zientifikoek, behin eta berriro, larrialdiari aurre egiteko denbora agortzen ari zaigula gogorarazten badigute ere Gobernuek neurri global eta eraginkorrak hartzeko ezintasunean murgilduta daude.

Eta guk, lehenengo munduko biztanleak, gero eta informazio gehiago dugun arren, ezer ezin egin dugunaren korapiloan ere galduta gaude?

Ezinaren korapiloa askatu behar dugu. Kontsumismoaren zulotik atera behar gara, gure ohiturak aldatu: erosketak auzo dendetan egin, erosketarko poltsa eraman, plastiko ontziak baztertu, erabili eta botatzeko poltsak baztertu, hondakinak bereiztu, bererabil, birziklatu, materia organikoa berreskuratu. Herri eta hiri osasuntsuagoaen alde autoa baztertu behar izango dugu: oinez eta bizikletaz(ahal badugu) mugitu, garraio publiko erabili…gure bizimodu eroan sustraituta dauden ohitura txarreei buelta eman beharko diogu gure osasuna eta planetarena hobetzeko. Aladaketa gugan hasi beharko da, gure auzoetan, gure herrian…horrexegatik garrantzitzua da oso sare sozialak indartzea, gure auzoko eta herriko elkarteekin bat egitea.

Ekologiaz blaitu, mugimendu ekologistarekin bat egin!

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...