2023-03-24 18:39


ZERGATIK GORROTATZEN DUTE PUTIN?

Zergatik gorrotatzen dute Putin? Nahiz eta gai hori erabat pertsonalizatuta dagoen, has gaitezen argitzen "Putin" ez dela Putin, baizik eta berak ordezkatzen duen errusiar inteligentziaren multzoa izan  dela hasiera batean, eta errusiar gizartearen zati handi bat ondoren.

Europako herritarrek, oro har, ez dute ezer ulertzen gertatzen ari denaz. Zer gertatzen ari da, bat-batean, berriro gerra hotz –edo bero- batean gaudela esateko, armategi nuklearrak alderatzen hasteko, Ukraina inbaditua izateko, gatazka termonuklear baten arriskuari ere erreparatzeko?

Kontuan hartu behar dugu, lehenik eta behin, Europako herritarrak direla, une honetan, planetako desinformatuenak. Komunikabideen kontrolaren kontzentrazioaren bitartez, pentsamendu bakar bat zabaldu eta inposatu da eta ezkerreko, eskuineko eta zentroko benetako aukerak desagertu dira. Horrek guztiak erraztu egin du gure ingurunean maila geoestrategikoan gertatzen ari denari buruz erabat ezjakina den iritzi publikoa izatea, zeina 20 urtetik hona sistematikoki manipulatua izan den.

Gertatzen ari dena garrantzi historikoa duen borroka geoestrategiko bat besterik ez da. Mendebaldearen kontrol politikoa duen finantza-elitea alde batetik eta, bestetik, herrialde gainerakor edo emergenteetatik -Errusia eta Txinatik, bereziki- finantza-elite horri aurre egiten ari zaizkion indarrak. Bi indargune  horien arteko talka da, hain zuzen, ikusten ari garena.

Oligarkiaren aurkako indar horien barruan, Txinak funtsezko pisu ekonomikoa du, eta Errusiak, berriz, funtsezko zeregina du arlo militarrean eta politikoan.

Errusia,  kulturalki Mendebaldearen antzekoegia izateak, herrialde hau eredu alternatibo onartezin bihurtzen du. Mendebaldeko finantza-eliteek badakite Errusiak botere independente gisa jarraitzeak gero eta arrisku handiagoa dakarrela beren biziraupenerako. Hori dela eta Mendebaldeko herritarrak kutsatzeko arriskua gero eta handiagoa izango da. Errusia menderatzea hil ala biziko kontua da mendebaldeko oligarkiarentzat. Eta, menderatzea lortzen ez duen bitartean, etengabe bere prestigioa erasotzea beste aukerarik ez du erabiliko.

Baina, zer egin du Putinen Errusiak eredu alternatibo gisa azaltzeko? Oso erraza da. Lehenik eta behin, 90eko hamarkadan Errusia hondatu zuen oligarkia finantzarioa suntsitzea.

2.000 urtetik aurrera, Errusiak botere politikotik berehala aldendu zituen oligarka errusiarrak. Hau dela eta  botere horren mende geratu ziren, argi eta garbi. Oligarkia horren kideak, ez dezagun ahaztu, gaur egun Europa eta Estatu Batuak politikoki kontrolatzen dituen oligarkia bera direla (Ukrainako gobernua eta milizia neonazietan erabili diren 80.000 operatiboak zorrotz kontrolatzen dituena). Errusia garaitu beharreko etsaia izateko nahikoa arrazoi da hori. Horregatik, mendebaldeko elitearen estrategia geopolitikoak helburu honekin itsututa daude: Kosta ahala kosta, Errusia menderatzea. Eta, gero eta nabarmenago, Txina ere bai.

Oligarka handiak menderatzeko hasierako neurrien ondoren, Errusiaren funtsezko helburu estrategikoak oso argiak izan dira azken 20 urteetan. Mendebaldeko elitearengandik gero eta jazarpen gogorragoa jasango zutela jakinda, ezinbestekoa zen, lehenbailehen:

  1. a) Mendebaldeko finantza-elitearen sektore esanguratsu bat Errusiaren porrota kosta ahala kosta bilatzen ari zen gatazka belikoan porrot hori ekiditeko beharrezkoa zen botere militarra ziurtatzea.
  2. b) Estatu musulman aurreratuak eta autonomoak – bata bestearen atzetik- suntsitzeko mendebaldeko estrategia hegemonista gelditzea.
  3. c) Botere politikoa ziurtatzea, komunikabideetatik eta banku-sistemaren kontrolpetik finantza-elitea aldenduz; izan ere Mendebaldean bezala, hauexek bai dira finantza-oligarkiaren botere politikoaren bi gakoak.

Erreferentziazko funtsezko datu gisa, Putinen agintepean Errusiako banku-sistemaren bilakaera aztertu dezakegu. Sobietar Batasunaren garaiko titulartasun publikoa % 100 izan zen. Hortik abiatuta, pribatizazio-prozesu bizia jasan zuen sektore horrek 90eko hamarkadan, banku publikoen pisua % 35era murriztuz. Putin gobernura iritsi zenetik, pribatizazio prozesua moztu eta, alderantziz, etengabeko publifikatze prozesua gauzatu da bi hamarkada hauetan, 2021ean % 70era iritsi arte.

 

Zergatik gorrotatzen dute Putin?

Bilakaera horrek finantza-eliteentzat zer adierazten duen dakienari, argi eta garbi geratuko zaio  Errusia egiten ari dena – gero eta gehiago, Txinarekin eta beste herrialde batzuekin batera – zergatik den onartezina  eta "hil ala biziko" kontua. Eta, era berean, gure komunikabideek – Wall Streeten zerbitzura daudenak – zergatik ez duten aukerarik galduko Errusia iraindu eta erasotzeko. Hona hemen, laburbilduz, zergatik "Putin gorroto duten".

PDF:  https://drive.google.com/file/d/1PHSWjvlReGriDIk8UalJKLrm0GYdiWH2/view?usp=sharing

 

 

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / ekai@ekaicenter.eu / www.youtube.com/@ekaigroup2109