2023-03-22 17:51
 


Europako Garapen Eredua
HONDAMENDI EKONOMIKOAREN ARRISKUAREN AURREAN
 

  1. Europako garapen-ereduak etorkizunean izango duen bilakaerari buruzko aurreikuspenek –gurea barne– nekez hartzen dute kontuan garai neoliberalaren amaiera hondamendi natural edo beliko baten bidez etorriko dela dioen hipotesia.
  2. Hala ere, gure inguruan nazioarteko harremanek duela gutxi izan duten bilakaeraren ondorioz, kontuan hartu behar da Europako hondoratze ekonomikoa arrazoi belikoengatik edo geopolitikoengatik gertatzeko arrisku gero eta handiagoa.
  3. Gaur egun Mendebaldearen, Txinaren eta Errusiaren artean dagoen gatazkak Europa osoari eragiteko arriskua gero eta handiagoa da. Ez da aztia izan behar halako egoera batek gure kontinentean eragingo lukeen hondamendi soziala eta ekonomikoa aurreratzeko.
  4. Beste alde batetik, hondamendi belikoaren egoera hori baztertuta ere, orain beste egoera bat dugu aurrez aurre –agian harrigarriagoa–: gertatzear da Europako industriaren hondoratze azkarra testuinguru geopolitikoaren eta azken hilabeteetan Europako agintariek ezarri dituzten politika harrigarrien ondorioz. Errusiaren kontra hartutako eta Europako ekonomiaren oinarrietan funtsezko eragina izaten ari diren neurri-sortatik abiatuta, politika horiek inflazio-eztandaren eta datorren neguan energia-gabezia izatearen arriskua eragiten ari dira, eta ondorio sozial eta ekonomiko susmagaitzak izango dituzte[1].
  5. Gogora dezagun Europako eredu ekonomikoak oinarrizko bi erronka dituela:
  1. Oraingo ereduari amaiera ematea azken hamarkadetan progresiboki metatutako gehiegizko zorpetzearen zama kenduko duen desapalankamenduaren bidez edo finantza-berregituraketaren bidez.
  2. Martxan jartzea eredu ekonomiko berri bat, jasangarria eta zorraren etengabeko igoeraren mende egongo ez dena.
  1. Adierazitako bi egoeretako edozeinetan Europako ekonomiaren hondoratzea etorriko dela dioen hipotesiak erraz kokatuko gintuzte testuinguru batean zeinean gehiegizko zorpetzearen oinarrizko arazoa hondamendi beliko, ekonomiko edo energetikoaren ondorioz sortutako edo toleratutako ez ordaintze masiboaren bidez konponduko bailitzateke.
  2. Beste kontu bat da zer gertatuko litzatekeen testuinguru horretan Europako garapen-eredua birdefinitzeari dagokionez. Erantzun logikoena da gerta daitekeen hondamendi ekonomikoaren ostean izango dugun testuinguru politikoaren menpe egongo dela.
  3. Testuinguru politiko hori edozein dela ere, Europaren berregitea –berez– funtsezko faktorea izango da hondamendiaren osteko urteetan hazkunde ekonomikoa sustatzeko.
  4. Baina etorkizuneko garapen-ereduaren diseinua Europako oraingo klase politikoaren aurreikusteko moduko hondoratzeak eta haren ordez izango den eragin askoz handiagoak markatuko dute, ziurrenik. Eragin hori Ipar Amerikako korporazio handiena edo suspertzen ari diren potentziena (Txina eta Errusia batez ere) izango da, edo bi eragin-arlo horiena.
 

[1] Gero eta zurrumurru gehiago daude Ipar Amerikako interesek Europako ekonomiaren autosuntsipen-prozesu hori nahita sustatzen ari direnari buruz. V. “Europako Garapen Ereduaren Etorkizuna. NORENTZAT ARI DIRA LANEAN EUROPAKO LIDERRAK?” (EKAI Center 2022ko irailaren 19a).   https://disk.yandex.com/i/6XZHzRfqVMOVCw

PDF:   

 

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / ekai@ekaicenter.eu / www.youtube.com/@ekaigroup2109