2024-01-18 13:58


BIZTANLERIAREN MURRIZTEA ESTRATEGIA KORPORATIBO GISA

 

1.     Biztanleria murrizteko helburua funtsezko elementua da kapitalismo aurreratuaren estrategia korporatiboak ulertzeko. Bere erradikaltasunagatik, ulergarria da deigarria eta harrigarria gertatzea, gai honetan sakondu ez dutenentzat. Horregatik, azterketa patxadaz egitea komeni da.

2.     Biztanleria murrizteko helburuak XX. mendearen hasieratik teoria neomalthusiar, ekologiko edo eugenesikoetan oinarritutako aurrekari akademikoak ditu. Bigarren Mundu Gerratik aurrera izan zen, zehazki, 1949ko Txinako Iraultzatik aurrera. Une horretatik aurrera, think tank eta AEBetako eta Erresuma Batuko fundazio korporatiboak alertan jarriko dira ardatz atlantikoak kontrolatzen ez dituen herrialdeetako biztanleriaren dimentsioaren eta hazkundearen aurrean. Horrela, erronka horri aurre egiteko estrategiak diseinatzen hasiko dira.

3.     Ideia eta estrategia horiek pixkanaka bereganatzen joan ziren mendebaldeko gobernu zirkuluetan 60ko hamarkadan, eta aldi berean, biztanleriaren hazkundea geldiarazi eta murrizteko helburuak mundu osora hedatu zituzten, herrialde aurreratuetan barne. Orduan, think tank eta korporazio-fundazioetatik, GKEetatik eta NBEko agentzietatik (zeinak AEBk kontrolatzen zituen argi eta garbi), eta Estatu Batuetako gobernu-agentzietatik abiatuz hedatu ziren jarduerak proposatu zituzten.

4.     Aldi berean, korporazio-zirkuluetatik, Planned Parenthood, WWF edo Erromako Kluba bezalako erakundeak abiarazi ziren, non beraien ikuspegi eugenesiko, neomalthusiar, kontserbazionista edo ekologikoak zuzenean neonazien postulatuetan errotzen ziren. Ordutik aurrera, kapitalismo aurreratuaren hamarkadetan garatutako estrategia antinatalistak bultzatzeko giltzarri izan ziren erakunde hauek.

5.     Baliabideak eskuratzeko eta gizartea kontrolatzeko helburuekin batera, biztanleria murrizteko estrategiak azaltzen du korporatibismo postmodernoak bultzatutako politiken zati handi bat. Emakumearen emantzipazio prozesua errotik desitxuratzea, katastrofismo klimatikoa, desazkundea, oinarrizko giza komunitateak zalantzan jartzea edo gutxiengo sexualak manipulatzea. Politika guzti horietan benetako  inpaktuak gertatzen dira biztanleriaren hazkundearen geldotzean eta murrizketan, eta azkenean, korronte korporatibo horien eragin handiena duten herrialdeei eragiten diete batez ere.

6.     Populazioa murrizteko ideologia korporatiboen atzean mundu-ikuskera aristokratikoak edo neonaziak egon ohi dira. Ikuskera edo pentsakera horiek zama huts gisa ikusten dute gainerako gizateria, eta populazioaren hazkundeak garapen zientifiko, teknologiko, ekonomiko, gizatiar eta sozialean dituen inpaktu positibo izugarriak gutxiesten dituzte. Eta alderantziz, biztanleriaren hazkundeak sortutako edozein erronka ekonomikori aurre egiteko aurrerapen zientifikoak duen gaitasuna ere gutxiesten dute.

7.     Biztanleria murrizteko estrategia korporatiboek arrakasta handia izan dute mundu osoan eta batez ere, Europan eta Estatu Batuetan. Zentzu horretan, gure gobernuen pasibotasuna nabarmena eta adierazgarria da hondoratze demografikoaren aurrean. Hondoratze hori ez da oraintsukoa, XX. mendeko 70eko hamarkadan sortu baitzen. Baina Europako arduradun politikoek ez dute ezer esanguratsurik egin horren inguruan.

8.     Seguru asko, duela hamarkada askoko kontua da hondoratze demografikoa Europako arazo ekonomiko eta sozial nagusia izatea. Baina gure arduradun politikoek ere hamarkadak daramatzate erronka hori beren helburu eta gobernu jardueretatik nahita baztertzen. Hori nekez aldatuko da gure klase politikoaren gaineko kontrol korporatibo zorrotzak irauten duen bitartean.

Agiri hau EKAI Centerrek landu du GOGOZ egitasmoaren barruan, HURBIL adostasun-metodologiari jarraituz. Eskerrik asko zure interesagatik. Segi gurekin.

PDF:    



 

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / ekai@ekaicenter.eu / www.youtube.com/@ekaigroup2109