ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako neksazari elkarte profesionala. Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da. Elikadura burujabetza Herri orok, elikaduraren gaian duen erabakitzeko eskubidean oinarritzen da. Elikadura burujabetzak Euskal Herrian hainbat erronka ditu: ezagutza, informazioa, ekoizpen iraunkorra eta elikagaien osasuna, kalitatea, ingurugiroarekin arduratsua, lana sortu, gure ekonomia indartzen duena eta nekazal eremuaren garapena eta biziraupena baldintza duinetan bultzatzen duena. EHNE Bizkaiak COAG, CPE eta Via Campesinan parte hartzen du (Estatuan, Europan eta Nazioartean). Euskal Herrian antolatzen eta hedatzen ari den Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan parte da. Etxalde nekazaritza iraunkorra bultzatu eta Herri eta gizarte mugimenduen aliantzan parte hartzen dugu.
2018-04-19 15:17

Gaur goizean, apirilaren 19an, Espainiar Estatuaren Guardia Zibilak Cerro Libertad lursail okupatu eta berreskuratua desalojatu du. 300 polizia baino gehiago artikulatu dituzte honetarako, baita jarriak ziren barrikadak kentzeko makinaria ere, argi utziz bortizkeria aplikatzeko dirua badagoela, ez ordea herriarentzako.

Ehne Bizkaia eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorretik ez dugu desalojo hau onartzen eta gure babes eta elkartasun guztia helarazi nahi diegu Cerro Libertad eta SATeko kideei. Ez dugu onartzen banketxeek(BBVA gaurkoan) herriarenak izan beharko lirateken lursailen jabetza edukitzea, ez dugu onartzen lursailekin espekulatzea! Argi baitugu, Lurra lantzen duenarentzat izan behar dela!