ARGIA.eus

2020ko apirilaren 04a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.
2019-09-16 12:00

Proiektu honekin EHKOlektiboak bizitzaren bi oinarrietara jo nahi du: elikadura eta ahotsa. Horiek baitira, gure ustez, biziaren bi oinarri, funtsezkoak, ezinbestekoak biziko bagara.

Elikadura gure biziraupenaren oinarria da; jan gabe, hil egiten gara. Eta halere zer garrantzi txikia ematen zaion gure egunerokotasunean, nahiko dugu sabela betetzearekin eta indarra jartzen dugu axaleko beste kontu batzuetan. Gure arreta, azken finean, gure esistentziatik gero eta urrunago, ahazteraino zerk lotzen gaituen bizitzara: lurrak ematen dizkigun elikagaiak.

Sustraietatik urruntze prozesu horretan, elikaduraren arduradunok gero eta pisu gutxiago dugu jendartean, baserritar kopurutik hasita. Lehen sektoreari eman beharko litzaiokeen garrantzitik oso urrun gaude; bestelako agenteek lapurtu digute –itxuraz bada ere– genuen eta dugun ardura: jarraitzen dugu jatekoa egiten, baina janaria produktu bilakatzearekin batera gu pasatu gara agente horien azpikontratak izatera. Ikustezin bilakatu gara.

Baserritarrok gogora ekarri beharko genuke zerk/nork ematen digun bizia: lurra. Gogora ekarri beharko genuke gure ardura: herria benetan elikatzea –ez sabela betetze hutsa–. Bi elementu horien arteko orekan bizi behar. Lurra eta herriarekin konektatu berriz ere, esentziara etorri eta horren berri eman.

Bide horretan ahotsa azaltzen zaigu behin eta berriz. Pertsonon adierazlea da ahotsa, eta komunikaziorako tresna ezin indartsuagoa da. Ahotsak egiten gaitu munduaren aurrean, bere soiltasun eta indar guztiarekin. Munduan gure mundua jartzeko, margotzeko, ilustratzeko… gaitasuna du ahotsak. Horregatik nahi dugu ahotsa bakar-bakarrik, indartsu, unibertsoaren jabe egin dadin. Esentziara jo nahi dugu berriz ere.

Baserritarrok eta bertsolariok elkarrekin jarriko dizkiogu ahotsak biziari, munduan jarriko gaituzte ahotsok, ikusgarri egingo gara. Esentziara joko dugu: elikadura eta ahotsa.

BASERRIAREN BERTSO BISITA ILUSTRATUA

+ BAZKARIA

Izen ematea irailaren 21ean irekiko da, goizeko 9etan, webgune honetan bertan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>