2023-08-12 20:39

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak antolatutako manifestazio batek zeharkatu ditu gaur arratsaldean Donostiako kaleak Aste Nagusiaren atarian. Honako bideo hauetan mobilizazioa oso ondo islatuta dago:

Gotzon en Twitter: “Zezenketen kontrako manifestazioa Donostian (1) #zezenketa #antitaurino https://t.co/YJvPJ2eT8L” / X

Gotzon en Twitter: “Zezenketen kontrako manifestazioa Donostian (2) #zezenketa #antitaurino https://t.co/T3Qhts1T1O” / X

Mezuari dagokionez, oso argia iruditu zaigu Irutxuloko Hitzak argitaratu duen honako elkarrizketa hau:

«Apustu instituzional bat dago zezenketei modu artifizialean eusteko» : Irutxuloko Hitza

Manifestazioaren bukaeran honako hauek ere entzun dira:

Zezenketei “festa” deitzen diete. Animaliak hil arte torturatzea ikuskizun gisa ez zaigu onargarria iruditzen. Hildakorik baldin badago, ez dago festarik.

Badakigu zezenketak eragoztea posible dela. Udalak bere instalazioak egokiak iruditzen ez zaizkion ekitaldietarako ez alokatzeko aukera du. Hala izan da iragan hurbilean, herritarren presioari eta beste erakunde politiko batzuen nahiari esker. Beraz, zezenketak ahalbidetzea Eneko Goia alkatearen borondatea da.

Alkate jauna:

- Ez dugu zezenketarik nahi

- Eta zezenketak bertan behera geratzen ez diren bitartean, ez dugu Udalak laguntza ematea nahi. Ez dugu udal-instalazioak uztea nahi, ez dugu publizitaterako erraztasunak ematea nahi eta ez dugu faenarik onena Urrezko Maskorrarekin saritzea nahi. Zezenketak, Goiak dioen bezala, enpresa pribatu baten ekimena eta soil-soilik enprea pribatu baten ekimena badira, zer pintatzen du Udalak faena onenari Urrezko Maskorra ematen? Faenarik onena, egiten ez dena.

-5929409047429123774_1109 (1)

La entrada Zezenketen kontrako manifestazio jendetsua Donostiako Aste Nagusiaren atarian aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/