2020-02-12 23:28

Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, larunbatean Zaldunbordako proiektuari buruzko martxa informatiboa egingo da kalez kale Irunen barrena. Hitzordua goizeko 10:30ean izango da, Renfeko Geltoki aurrean.

Merkataritza-gune handi berri bat jarri nahi dute Zaldunbordan. Parajea Hondarribiko udalerrian dago, baina, proiektua gauzatuz gero, eragina eskualde osora zabalduko da, alor ekologikoan ez ezik ekonomikoan ere, gehienbat denda txikietan.

Larunbateko martxa antolatu dugu ekologistok Zaldunbordako proiektua salatzeko hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainari ekarpen gisa

La entrada Zaldunbordako proiektuari buruzko martxa informatiboa larunbatean, Irunen aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/