2019-09-13 00:52

Ulia parke ,seguru eta denontzat errebindikatzeko martxa batean ateratako irudi bat.

Honako testu hau izenpetzen dugunok txundituta gaude, Foru Aldundiak Ulian ehiza berriz ere baimendu duelako. Ulian 2014tik debekatuta egon den ehiza berriz ere baimentzea Aldundiak Ehiza Federazioari emandako ordainetako bat izan da, Federazioak ehiza larriko komenioa sinatu dezan.

Txundituta gaude, lehenik eta behin, Uliak ez duelako ehiza larriarekin (basurde eta orkatzak botatzearekin, alegia) inolako zerikusirik, baina txundituta gaude, batez ere, Aldundiak inolako erreparorik gabe sakrifikatu dituelako Uliako erabiltzaile guztion eskubideak kolektibo partikular baten mesede hutsean. Eskandaluzkoa iruditzen zaigu.

Erabaki honen bidez, Aldundiak zeharo mespretxatu du erabiltzaileon iritzia. Izan ere, Donostiako Udalak eta Foru Aldundiak berak finantzatutako galdeketan, argiro geratu zen gehienok Ulian ehiza debekatzearen alde gaudela. Halaber, erabiltzaileon segurtasuna, tartean Donejakue Bidea egiten duten bertako eta kanpoko pertsona askoren segurtasuna, arriskuan jartzen du.

Ulian ehiza ez egiteko gure argudioak ondo laburbilduta daude “Ulia, parke seguru eta denontzat” izenburuko manifestuan. Baina Aldundiak berak, orain dela urtebete Uliako ehiza-debekua berresteko argitaratu zuen foru aginduan, honako hauek adierazi zituen:

“Proposamena [Ulian debekuari eustekoa, alegia] oinarritzen da ehiza jarduerak gune horretan beste aisialdiko erabilerarekin duen eragina kontuan hartuta. Mendi horretara bizlanle dentsitate handiko herri guneetatik jende asko joaten da eta Gipuzkoako ibilbide homologatu garantzitsuenetakoak elkartzen dira, hala nola, GR-121 Talaia, Santiago Bidea eta SL Gi 33 Uliako itzulia.

Egoera horretan, ehiza jarduerak eragina handia du gainontzeko gunearen erabiltzaileentzat, bai tiroek sortzen duten zaratagatik bai pertsonen segurtasun fisikoengatik.

Zentzu horretan, aipatu behar da Donostiako eta Pasaiako udalek zenbaitetan bere kezka azaldu dutela horri buruz, eta Departamenduari eskatu diotela Ulia mendian ehiza ez baimentzeko, bi udalentzat mendiak parke periurbano izaera duen kontuan hartuta.

Aurrekoekin lotuta, 2018ko ekainaren 8an, Ekonomia Garapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan sarrera eman zitzaion ‘Ulia, hiri parke seguru bat denontzat’ izeneko mozioari, Pasaiako Udalak 2018ko maiatzaren 29an osoko bilkuran onarutakoa”.

Zer gertatu da urtebeteko epean Aldundia iritziz errotik aldatzeko? Zer gertatu da orain dela urtebete ehiza “eragin handia” zuen eta, ondorioz, debekua merezi zuen jarduera izatetik jarduera baimendua izatera pasatzeko?

Aldundiak zuzendu ezean, Ulian berriz ere honelakoak itzuliko dira.

Aldundiak zuzendu ezean, Ulian berriz ere honelakoak itzuliko dira.

Guazak horrela, Aldundiari zera exijitzen diogu: batetik, iaz esandakoarekin koherente jokatzeko eta, bestetik, eta batez ere, Ulian herritar guztion eskubideak kolektibo partikular baten mesedean ez sakrikifaktzeko.

Bestalde, eta aipatu dugun foru aginduak gogorazi zuenez, Ulian ehiza 2014an debekatu zen Donostiako eta Pasaiako udalbatzek horixe eskatu zutelako. Beraz, udaloi ere koherente jokatzeko eskatu behar diegu eta, ondorioz, Aldundiari kargu hartzeko, Uliak parke seguru eta denontzat izaten jarrai dezan.

HERRI AMETSA IKASTOLA, SAN LUIS DE LA SALLE IKASTETXEA, Itsas Mendi elkartea, Fortuna mendi elkartea, Montañeros del Antiguo, Trintxer Mendi Taldea, Asociación Nordic Walking Donostia, Mendizaleak Herrera, Itsastarrak Mendi Taldea, Club Vasco Camping, Club Atletico Trintxerpe, Pasaia Kayak, Donosti Kayak, AA.VV. ULIA, Jaizkibel Amaharri, SEO DONOSTI, EGUZKI Talde Ekologista, UGATZA ornitologo taldea, ITSAS ENARA ornitologo taldea, HARITZALDE natur elkartea, EKOLOGISTAK MARTXAN, Asociación de CAMINOS DE SANTIAGO de GIPUZKOA, ULIAKO LORE BARATZAK, AMIGOS DE ULIA, KATUBIHOTZ, ASOCIACION BOJ, KALAPIE Txirrindularien Elkartea 

La entrada Ulian berriz ere ehiza baimendu duelako, Aldundia gaitzetsi dute elkarte askok aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/