2020-01-12 21:54

Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan da gaur goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan  eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.

Parte-hartzaileek proiektuen ezaugarriak, dagoeneko egin diren txikizioak eta oroz gain parajearen balio naturalak bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte. Kontuan izan behar da Zaldunborda Jaizkibel, Jaitzubia-Txingudi eta Aiako Harria bitartean dagoela, hau da, Natura 2000 Sareko hiru espazioren bitartean. Hortaz, konektibitate aldetik berebiziko garrantzia du.

zaldunborda03

Lanak legez kanpo hasi ziren eta une honetan geldituta daude. Hondarribiko udal gobernua tematuta dago, baina oposizio handia da. Proiektua gelditu daiteke eta, hain justu, horixe izan da gaur zabaldu den mezua.

Lanak legez kanpo hasi ziren eta une honetan geldituta daude. Hondarribiko udal gobernua tematuta dago, baina oposizio handia da. Proiektua gelditu daiteke eta, hain justu, horixe izan da gaur zabaldu den mezua.

Ekologistok gaurko bisita antolatu dugu Hondarribia Village salatzeko hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainari ekarpen gisa.

zaldunborda_logoa

La entrada Oso erantzun ona izan du gaur Zaldunbordan Hondarribia Village salatzeko egin dugun bisita gidatuak aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/