ARGIA.eus

2020ko apirilaren 01a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2019-12-05 23:18

Helburua ez zen izan, jakina, kale-garbitzaileekin “leiha desleialean aritzea”, zer arduragabe jokatzen dugun agerian uztea baizik. Eta zer alde handia dagoen gure hitzen eta gure ekintzen artean.

Joan den asteburuan San Andres jaiak ospatu ziren Azkoitian. Hilaren 1ean, goizaldeko ordu batean, Eguzkiko eta Parrokiako 8 boluntario bildu ginen lurrean zehar barreiatutako zaborra jasotzeko. Ikus bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=4pbiHt-W6uk&feature=youtu.be

Komenigarritzat jotzen genuen ekintza bat aurrera eramatea lankidetzan, gaurko gizartea, murgilduta dagoen zentzurik gabeko egoera kezkagarria islatzeko. Egunero jasotzen dugun etengabeko informazioak hala baieztatzen digute. Garbi ikusten dugu, denon artean sortzen ditugun zaborrek batez ere, ibaiak eta itsasoak zabortegi bihurtzen dituztela.

Munduan gertatzen denak gure bizimoduarekin zerikusirik ez duela pentsatzen jarraitzeak arazoaren parte izatera kondenatzen gaitu, eta ez konponbidearen parte izatera.

Plastiko pilaketa zeharo adierazgarria da, gaina hartu du. Konturatu behar dugu azken muga, jadanik gainditzen ari garela.Plastikoa sortzeko lehengaiak agorkorrak direla, erantzuteko ordua dela…

Hondakin horiek gure eskuetara iritsi direnerako bidea luzea izan da, eta oso garestia ingurumenarentzat, baina gauza ez da hor amaitzen. Plastiko horiek, eta batez ere erabilera bakarrekoak, gure kaleetan botata uztea, eta hurrengo egunean ez ikustea, begiak estaltzen dizkigute, eta ahaztu egiten dugu zabor honek oraindik egin behar duen bidea luzea dela. Gaur egun, badakigu birzikla zitezkeela uste genuen hondakin horietako asko ez direla birziklagarriak, zabortegian amaitzen dutela. Ez dugu zalantzarik hondakinen zikloa ingurumen arazo larri bilakatuko dela baieztatzen badugu.

Arazo honi irtenbidea ematea ezinbestekoa iruditzen zaigu: Udalak, tabernarien elkarteak, herritarrak elkarlanean, borondatez, helburu zehatzak finkatuz, epeak finkatuz eta baloratuz, etorkizunarekin arduratsuak diren herritar gisa jardun ahal izan dezagun. Ireki ditzagun ateak bide parte-hartzaileari, arazoaren parte izan ez gaitezen, konponbidearen parte baizik.

Bukatzeko, guk egunero, goizez, kaleak garbi ikusten ditugu. Gu ohitu gara botatzera edo nola botatzen diren ikustera, baina horretara bideratzen den diru kopurua izugarria da, horregatik iruditzen zaigu interesgarria errealitate hau ikusaraztea, ulertzen dugu dirua lurrera botatzea dela, konturatu gabe guztion dirua ere badela. Gure arduragabekeriagatik alferrik galdutako dirua.

Azkoitiko parrokiako taldea eta Eguzki talde ekologista

La entrada Nora goaz? Konponbidearen parte izan nahi duzu? (Azkoitiko San Andres jaietako adibidea) aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>