2025-08-23 16:36

Guardia Zibilak atzo zabaldutako ohar baten bidez jakinarazi zuenez, identifikatu du Eguzkik astelehenean Donostiako uretan salatu zuen legez kanpoko arrain-deskartearen ustezko erantzulea. Laredoko arrantzontzi bat izan omen zen Monpasetik gertu batez beste tonelada bat boga (Boops boops) uretara bota zuena.

Hemen, Eguzkiren salaketa: Uliako uretan tona bat arrain legez kanpo baztertu izana salatu du Eguzkik Fiskaltzan | Eguzki Talde Ekologista

Ea orain zer gertatzen den.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/