2021-04-25 21:55

Ezer baino lehen, datuak. Hona hemen laburpena:

Hemen, berriz, desglosea:

taula1_eusTaula hau Udalaren webgunetik hartu dugu, beraz, datu ofizialak dira.

AIRE GARBIA PLATAFORMAREN IRAKURKETA

1. Parte hartzea herri-galdeketetan normalean askoz apalagoa izaten da hauteskundeetan baino, noski. Hala ere, gaurko galdeketan izan den parte hartzea oso-oso apala izan da. Alkateak, galdeketa hau justifikatzeko, zera zioen: “Jakin badakigu eztabaida irekia dagoela herritarren artean”. Baina, gure ustez, hain parte hartze eskasak agerian utzi du ez zegoela inolako eztabaidarik. Ez gai honetaz, behintzat. Izan ere, udaletxean ordezkatuta dagoen indar bakar batek ere ez du lurpekoak mantentzearen alde egin, ezta herritar elkarte bakar batek ere. Are gehiago, galdeketaren aurrean beraien jarrera azaldu duten guztiek lurpekoak ezabatzearen alde egin dute. Guraizeek ebakitzeko balio dute, baina ez edozer gauza; enborrak ebakitzeko, esaterako, ezin ditugu guraizeak erabili, alferrik galduko baitira. Era berean, herritarron parte hartzeko tresnak, herri-galdeketa kasu honetan, fundamentuz erabili egin behar dira. Nolanahi erabiltzen badira, berriz, benetan behar direnean kamustuta egoteko arriskua dago.

2. Bozka eman dutenen artean, lurpekoak ezabatzearen aldekoak erraz nagusitu dira. Parte hartzea %30era iritsi ez denez, emaitza ez da loteslea Udalarentzat. Baina gauzak nola joan diren ikusita, ez dugu duda egiten udal gobernuak mezua argi eta garbi entzun duela.

3. Aire Garbiaren iritziz, garrantzitsuena zera da: udal gobernuak aitzakia bat gutxiago du Lasarte-Oriak hondakinen alorrean duen BENE-BENETAKO ARAZOARI behingoz heltzeko. Eta arazo hori da Lasarte-Oriak, Donostiarekin eta beste zenbait herrirekin batera, Gipuzkoako birziklatzearen trenaren atze-atzeko bagoian jarraitzen duela. Alde horretatik, oso positibotzat jotzen dugu ideia hori beraien diskurtsoetan txertatzea, bakoitzak bere moduan, noski, aste honetan galdeketaz hitz egin duten hiru indarrek, EH Bilduk, EAJ-k eta PPk, alegia.

airegarbia-logoa

La entrada Lurpeko zaborrontziak ezabatzearen aldeko aukera nagusitu da Lasarte-Oriako herri-galdeketan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/