2020-06-04 20:42

Gaurko protesta Okendo plazan, Udaletxe aurrean.

Lasarte-Orian protesta egin du gaur herritar talde batek Teresategi mendi-magalean, Errekaldeko industriagunearen atzeko partean, ezarri nahi duten Leroy Merlinen aurka.

Bukaeran, bertaratutakooi gure inguruan proiektuaz zer pentsatzen dugun adieraztera animatu gaituzte. Animatuko gara, ba.

Udalean nagusi diren PSEk eta EAJk plana datorren asteko udalbatzan onartzeko asmoa dute. Hori bai, gero kanpainak egingo dituzte erosketak herriko saltokietan egiteko “kontzientziatu” gaitezen.

Leroy Merlin ezarri nahi duten lekua. Atze-atzean, Teresategiko pinu adierazgarriak.

Leroy Merlin ezarri nahi duten lekua. Atze-atzean, Teresategiko pinu adierazgarriak.

Planak, gainera, lur-erauzketa garrantzitsu bat eskatuko du, eta, horren ondorioz, harizti eder bat suntsituko dute. Horrela, Leroy Merlini nola edo hala lekua egingo diote berez nahiko gabezia urbanistiko baduen Errekaldeko industrialdean.

Goiko argazkian non ezarri nahi duten; behekoan, fotomuntaian, zer ezarri nahi duten.

Goiko argazkian non ezarri nahi duten; behekoan, fotomuntaian, zer ezarri nahi duten.

Planak Donostiako udalerriari ere badagokio, Errekalde Lasarte-Oria eta Donostia bitartean dagoelako. Baina Donostiako Udalak egiten uzten du. Zergatik esan behar zion ezetz Lasarte-Oriakoari? Azken batean, Donostiakoak inguruan politika bera egiten du. Horra hor Mercadona eta horra hor Belartza II proiektu handia. Eta Oasaren orube zaharrean ere, “kaleaz beste aldean”, nolabait esateko, merkataritza-gune handi bat ezartzeko asmoa zuen, harik eta beste proiektu bat atera den arte.

“Normaltasuna berrian”, errezeta zaharrak. Lehengo lepotik burua.

errekalde-leroy4

La entrada Leroy Merlin Errekalden ezartzearen kontrako protesta, Lasarte-Orian aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/