ARGIA.eus

2021eko urriaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-04-19 18:12

Lehen lerroan, lurpekoak; atzean, berriz, lur gainekoak. Baina lur gainekoak hor badaude, argazkian agertzen diren lurpeko horietako bat bera ere aspaldi-aspalditik ez dabilelako da.

Igandean, hilak 25, lurpeko zabor-edukiontziak mantentzeko edo ezabatzeko herri-galdeketa antolatu du Lasarte-Oriako Udalak.

Hori dela eta, Aire Garbiak honako hauek adierazi nahi ditu:

1. Dilema faltsua da; izan ere, urteek eta teknikariek berek agerian utzi dutenez, lurpeko edukiontziek inoiz abantaila “estetikorik” izan bazuten, laster galdu zuten eta aspaldi-aspalditik dira arazo-iturri agorrezin. Behin eta berriro hondatzen dira (izan ere, gaur egun erdiak baino gehiago zerbitzutik kanpo daude), arratoien paradisua dira, lixibiatuen bidez urak kutsatzen dituzte, gaikako zabor-bilketa oztopatzen dute eta zerbitzua bera zailtzen dute. Baina ez duzu zertan guk esandakoa itsu-itsu sinistu. Irakurri zuk zeuk, hemen klikatuta, teknikariek zer dioten. Ez bozkatu igandean teknikarien txostena irakurri gabe. Animatu, laburra da eta. Eta hala ere pisu egiten bazaizu, jo zuzen-zuzenean klonklusiora.

2. Galdeketa egin ondoren Udalak lurpeko edukiontziak mantentzea erabakiko balu ere, lur gaineko edukiontziz inguratuta jarraituko lukete. Kontua da lurpekoak diseinatu zituztenean ez zutela kontuan izan gaur egun indarrean dagoen gaiakako bilketa. Izan ere, zabor-zerbiztua aspaldi oinarritzen da lur gainekoetan, ez lurpekoetan.

Lurpeko bakarren batek funtzionatzen duenean ere, lur gainekoez inguratuta dago, lurpekoak diseinatu zirelako egungo gaikako bilketa oraindik indarrean ez zegoean.

Lurpeko bakarren batek funtzionatzen duenean ere, lur gainekoez inguratuta dago, lurpekoak diseinatu zirelako egungo gaikako bilketa oraindik indarrean ez zegoean.

3. Ez dakigu, eta bene-benetan diogu ez dakigula, zergatik tematu den udal gobernua galdeketa hau kosta ahala kosta egiten. Alkateak zera dio: “Jakin badakigu eztabaida irekia dagoela herritarren artean”. Egia ote? Ba al da lurpeko edukiontzia mantentzeko edo ezabatzeko eztabaidarik herritarren artean?  Guk dakigula, ez. Azken urteotan, behintzat, ez dugu ezagutu lur gaineko edukiontzien ordez lurpekoak errebindikatu dituen auzo talderik. Halaber, norbanakoek kumunikabideetan edo sare sozialetan zabaldutako gutun edo mezurik ere ez dugu gogoan. Are gehiago, orain arte Udalean ordezkatuta dauden alderdietako bat bera ere ez da lurpekoen alde azaldu, ez argi eta garbi, behintzat. Orduan?

4. Herritarroi galdetzen hasita, bagenekien udal gobernuak ez zuela galdetuko, adibidez, ea zer iruditzen zaigun erraustegira hondakin industrialak ere ekartzea (hain justu, hondakin industrialen aukera hori behin eta berriro ukatu ziguten, akordatzen al zara?). Horretaz ez zuela galdetuko bagenekien, noski. Baina, arestian esan bezala, benetan ez dugu ulertzen zergatik tematu den lurpekoen gai honekin. Esplikazio bakarra aurkitzen diogu: herritarron arreta lurpekoen inguruko ARAZO ARTIFIZIALerantz desbideratu nahi du, hiri-hondakinen kontuetan egingo balu bezala baina benetan ezer egin gabe; eta, bitartean, jarraitzen du Lasarte-Oriak alor honetan duen BENE-BENETAKO ARAZOARI heldu gabe. Eta bene-benetako arazoa da Lasarte-Oriak, Donostiarekin eta beste zenbait herrirekin batera, Gipuzkoako birziklatzearen trenaren atze-atzeko bagoian jarraitzen duela.

5. Gauzak horrela, izugarri poztuko ginateke igandeko galdeketan garbi geratuko balitz lurpeko edukiontziak iraganeko kontua direla, besterik ez bada ere gai hau behingoz aitzakia gisa erabiltzeari utz diezaioten (nahiz eta badakigun aitzakiak amaigabeak izan daitezkeela zerbait egin nahi ez duenarentzat).

“Galdera erraza da”, diosku Udalaren propagandak. Are errazagoa da erantzuna: “Ezabatu”.

Baina hilaren 25eko galdeketan gertatzen dena gertatzen dela, 26an esnatuko gara eta berretsiko dugu Lasarte-Oriak zabor alorrean duen BENE-BENETAKO ARAZOAK, HAU DA, BIRZIKLATZE TASA TXIKIAK, HORTXE JARRAITUKO DUELA, dinosauruak Monterrosoren mikrorrelatoan bezalaxe.

airegarbia-logoa

La entrada Lasarte-Orian Aire Garbia, lurpeko zabor-ontziei buruzko galdeketaren aurrean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.