2019-05-07 18:57

Aire Garbiak antolatuta, larunbatean, hilak 11, 18:00etan, erraustegiaren kontrako eta gaikako zabor-bilketa eraginkorraren aldeko manifestazioa egingo da Lasarte-Orian.

Erraustegia inoiz martxan jartzen bada, Lasarte-Oria izango da herririk kaltetuenetako bat. Halaber, eta paradoxa bada ere, Gipuzkoan gutxien birtziklatzen duten herrietakoa ere bada. Izan ere, herrialde osoan lau herrik bakarrik birziklatzen dute Lasarte-Oriak baino gutxiago: Donostiak, Irunek, Hondarribiak eta Mendarok.

Lasarte-Oria izan zen organikoa aparte biltzeko sistema ezarri zuen azken herria (2017an!). Eta, gainera, ezarri zuenean, sistema kazkarrena ezarri zuen.

Erraustegiari bazka ematea omen da kontua.

Hori bai, gero Lasarte-Oriako udal gobernuak (PSOEk eta EAJ-k) klima-aldaketari edo plastikoei buruzko “kontzientziazio-jardunaldiak” antolatuko ditu. Ea beraiek kontzientzia noiz hartzen duten!

IMG-20190505-WA0010

La entrada Larunbatean, erraustegiaren kontrako eta gaikako bilketa eraginkorraren aldeko manifestazioa egingo da Lasarte-Orian aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/