2019-09-28 07:25

Donostiako arratsaldeko manifestazioa Easo Plazan.

Klimaren inguruko greba dela eta egunotan eta batez ere atzo kaleetan ikusitakoa gustatu zaigu; asko, gainera.

Egia da, horrelako deialdi zabal guztietan gertatu ohi den bezala, denetatik egon dela. Alde horretatik, barregarria eta, aldi beran, amorragarria ere bada hainbesteko hipokresia ikustea. Izan ere, klima-aldaketa eragozteko neurririk hartzen ez duten eta, are gehiago, sarri klima-aldaketa areagotzen duten politiken erantzuleak lehen lerroan itxurak egiten ikustea barregarria eta, aldi berean, amorragarria ere bada. Bakarren batek, Gipuzkoako Ingurumen diputatu errausleak kasu, manifara joateko kopeta ere badu, haren greenwashing kanpaina etengabeari jarraituz. Honako bideo honetan ikus dezakezu nolako harrera egin zitzaion:

https://twitter.com/larbelaitz/status/1177627518716784640?s=21

Baina, berriro diogu, aprobetxategiak alde batera utzita, egunotakoa gustatu zaigu. Gustatu zaigu belaunaldi desberdinetako pertsonak, gazteenak aurrean, etorkizuna errebindikatzen ikustea. Eta gustatu zaigu kontsigna global eta lokalen arteko nahasketa, tradizio ekologista klasikoari jarrituz: globalean pentsatu, lokalean ekin.

Hain justu, hori da atzoko manifestazioari begira Gipuzkoako hainbat talde eta elkartek izenpetu genuen manifestuaren izpiritua, hemendik aurrera ere pauta markatu dezakeena: LEHENENGO GEURE ETXEAN IRABAZI BEHAR DUGU.

Eguzkikook ere hor nonbait ibili ginen.

Eguzkikook ere hor nonbait ibili ginen.

La entrada Irailaren 27a gustatu zaigu aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/