ARGIA.eus

2020ko apirilaren 01a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2020-01-31 17:52

Igara errekan, Tolosa hiribidean, egunotan atzemandako isuriak Metroko obretatik datoz. Zarautz hiribidean zulatzen ari dira, eta langintza horretan sortutako hainbat hondakin zuzenean bota omen dituzte, behar bezala tratatu gabe. Itsasgorak hondakinok errekan gora eraman ditu, ordea, eta horregatik geratu dira bistan. Izan ere, Nanogune eta unibertsitateen parean, urek kolore zurixka opako bat hartu dute, Eguzkik astelehenean salatu zuen bezala:

http://eguzki.org/2020/01/27/isuri-kutsakorrak-ibaeta-bailaran-istorio-bukaezina/

Legez kanpoko isurketak salagarriak dira beti, baina Metroa obra publiko adierazgarria dela kontuan izanda, are gehiago. ETSri, proiektuaren sustatzaile gisa, gertatutakoaren azalpen publiko zehatza eskatzen diogu. Proiektu honek ondo koipeztatutako informazio- eta propaganda-aparatua du; beraz, ez luke hori egiteko aparteko arazorik izan behar. Are gehiago, dagoeneko azalpena emanda egon beharko litzateke, ETSren asmoa isurketa horiek ahal dela oharkabean pasatzea ez bazen, behintzat.

Halaber, bai Udalari bai Urari zigorrak ezartzeko eskatzen diegu, batez ere kontuan izanda ez omen dela izan obra honek legez kanpoko isuriak egin dituen lehen aldia. Zigor horiek ere publikoak izan behar dutela uste dugu, azken finean, herritarron diruarekin egiten diren obrak dira.

Azkenik, herritarrei, isurketen berri baldin badute, salatzera animatzen diegu. Egia da ohituta gaudela ibaiak kolore guztietakoak ikusten, eta, ondorioz, askotan isuri kutsakorrak oharkabean eta guzti pasatzen zaizkigu. Baina ezin dugu etsi, ezin dugu normaltzat jo normala ez dena. Isurketa bat salatzeko, 112 telefonora deitzea da errazena eta eraginkorrena. Gero, salatzaileak, nahi izanez gero, Eguzkirekin edo gai hauen jarraipena egin ohi duen beste talderen batekin jar daiteke harremanetan. Baina, berriro diogu, eraginkorrena 112ra deitzea da.

Eguzki, 2020ko urtarrilaren 31n

La entrada Igaran salatutako isuri kutsakorrak Metrotik datoz aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>