2025-08-11 18:59

Konfirmatu digute: Ibiur urtegiko maldan zegoen zabortegia garbitu egin dute. Albiste pozgarria, benetan, ardura duten instituzioekin azkenaldion Egukik izan dituen harreman eta bileren emaitza.

Gipuzkoako Ibiur urtegia Orendain, Legoerreta eta Baliarrain herrien artean kokatua dago. Bertatik 50.000 pertsonari ematen zaie zerbitzua eta urtegiak 7,5 Hm3 ko edukiera du.

Joan den astera arte, Ibiur inguruko malda batean legez kanpoko zabortegi bat egon da:

https://x.com/EguzkiEH/status/1948799201330299052?t=5rOEvC3DMr43V5aXxP-M1w&s=19

Malda horretan mota guztietako hondakinak aurkitu izan ditugu: plastikoak, botilak, arropa, garbigailua, uralita, bateriak eta pilak…

Arazoa da zabortegi honek urteak zeramatzala, eta euria egiten zuenean sortzen zen arazo nagusia. Euriteek sortutako errekastoak aipatutako hondakinen gainetik pasa eta garraitzen zituzten, Ibiurko urtegiko uretaino. Bateria edo pilen gainetik ura igaro eta urtegian isurtzeari oso larria iruditu zitzaigun. Ura kutsatu egiten baitzen eta ondoren ur hori 50.000 lagun ingururi iristen baitzaie. Kontu hau konpontzeko premia berezia zegoela iruditu zitzaigun.

https://x.com/EguzkiEH/status/1950659940177064398?t=HgHgmnwO4Ecqgf4vBofGCQ&s=19

Zabortegi hori berehala garbitu eta bertan zoborrak isurtzen dituzten horien aurkako neurriak hartu behar ziren ideia oinarri hartuta, urtegiaren gainean ardura duten erakunde desberdinekin harremanak mantendu ditugu azken asteotan.

Baieztatu ziguten erakundeotatik zabortegi hori garbituko zutela eta garbitu egin dute. Albiste pozgarria, benetan, izan ditugun harreman zein bilera desberdinen emaitza.

Orain geratzen da puntu horretan isurketa berriak eman ez daitezen neurriak hartzea, berriro errepikatu ez dadin.

Eguzki, 2025eko abuztua

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/