2023-02-09 19:46

Astigarragan, bidegorria egokitzeko abian den proiektuaz hitz egiteko, Udalarekin harremanetan egon gara Eguzki taldeko kideak eta bertako bizilagun bat, botako diren zuhaitzak ahalik eta gutxien izateko.  Nahiz eta gure eskaera osoa ez bete,  ontzat eman dugu izandako emaitza.

Obrak hasita, Udala berriro gurekin harremanetan jarri da, obrak egiten ari den enpresak bost bat zuhaitz gaixo topatu dituela eta botatzea planteatu diola esateko. Zerbait egin baino lehen, Udalak gure iritzia jakin nahi zuen, hau da, zuhaitzak bizirik jarraitzeko aukera ikusten genuen ala ez. Hasteko, gurekin harremanetan jartzeko egin duen saiakera oso positiboa dela uste dugu.

Bestetik,  zuhaitzen egoera ikusita,  gure iritzia helarazi diogu. Zuhaitzak ez daude gaixo, mihuraz josita baizik. Udalari landare horri buruzko informazio zabala pasa diogu, eta hortik aurrera nola jokatu behar duen zuhaitzak bizirik mantentzeko.

Udalari zenbait aipamen egin genizkion zuhaitzen garrantziaz jabetzeko. Izan ere, hiriko zuhaiztia azpiegitura berdearen elementu garrantzitsuenetako bat da, ingurumen-zerbitzuak ematen ditu, eta ekarpenak egiten dizkio biodibertsitateari, kapital natural eta kulturala da, eta kontserbazioa eta lotutako biodibertsitatea bermatzeko egokia.

Emandako informazioa kontuan hartuko duela eta bere jarrera zehazteko lagungarria izango dela espero dugu, biodibertsitateari lehentasuna emanez. Bestetik, ekonomiaren aldetik zuhaitzak errekuperatzeko lanak horiek moztea baino merkeago dela gogorarazi diogu ere.

La entrada Hiriko zuhaitzen garrantzia aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/