ARGIA.eus

2022ko irailaren 25a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
2022-09-22 18:27

Eguzkik salatu izan du informazio-baheketa hori

Fiskaltzak ofizio bat bidali dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuari, basozainek hasitako atestatu guztiak bidal diezazkion, baldin eta horietan delitu ekologikoaren zantzuak badaude. Eta bidal diezaizkion bere horretan, nagusiek aldez aurretik inolako bahe-lanik egin gabe, Prozedura Kriminalaren Legeak eta Botere Judizialaren Lege Organikoak agintzen duten bezalaxe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltzak berak eman du kargu hartze horren berri, duela gutxi argitaratutako “Memoria 2022 (ejercicio 2021)” izenburuko dokumentuan (*). Eguzkik salatu izan du informazioa bahetzeko praktika hori. Hala, iazko urrian, Fiskaltzan salaketa bana jarri genuen Seguran elanio urdin bat eta Errezilen arrano txiki bat (biak ala biak babestutako espezie-aleak) tiroz bota zituztelako. Ehiza-jarduerarekin zerikusia zuten salaketa-idatzi haietan, tiroen egileak identifikatu eta zigortzeaz gain, zera argitzea eskatzen genuen: ea “zergatik ez den Aldundia bera horrelako gertaerak [delitu ekologikoak, alegia] Fiskaltzaren aurrean salatzen dituena”. Izan ere, gehitu genuen orduan, “agintariak, ustezko delitu bat egin dela jakin bezain laster, behartuta daude fiskalari edo epaileari jakinaraztera, eta ezin dute erabaki zer komunikatzen duten eta zer ez, Diputazioan gertatzen den bezala”.

Hona hemen Seguran tiroz jota aurkitu zuten eranio urdina, gurean oso ohikoa ez den harrapari bat. Zorionez, Arrano Etxean osatu eta askatu ahal izan zuten.

Orain, berriz, Fiskaltzaren 2022. memorian honako hau irakur daiteke hitzez hitz:

“En Gipuzkoa, son periódicas las reuniones mantenidas entre miembros del Guarderío Forestal y el Fiscal Delegado en las que, además de informar del desarrollo de algunas investigaciones, se ha trasladado una serie de disfuncionalidades que se están produciendo entre los guardas forestales y los jefes de servicios de montes y de flora y fauna de la Diputación Foral de Gipuzkoa. Se nos ha trasladado que cuentan con dificultades para poder desarrollar las funciones que la ley les reconoce como policía judicial, ya que los jefes de servicio realizan una labor de análisis previo a modo de “filtro” en el traslado de informes y atestados al Fiscal que legalmente no les corresponde. Antes de que los informes y atestados de los guardas forestales lleguen al fiscal, los jefes de servicio realizan una labor de análisis jurídico previo que corresponde exclusivamente al Juez o al Fiscal. Con tal proceder, muchos informes/atestados incoados por los guardas forestales no llegan con la premura precisa al Fiscal, o se modifican antes de llegar al Fiscal, perjudicando la necesaria celeridad con la que se debe responder penalmente ante hechos que puedan revestir caracteres de ilícitos penales. La problemática referida se ha tratado de solventar con reuniones con los jefes de servicio de montes y de flora y fauna, así como reuniones con guardas forestales. La última reunión celebrada con los guardas forestales y en la que se nos trasladaba la problemática antes referida tuvo lugar el 22 de diciembre de 2021. A raíz de la misma, el Fiscal delegado ha puesto en conocimiento del Fiscal Jefe la problemática referida, y se ha procedido a enviar oficio al Diputado de Promoción Económica, Turismo y Medio Rural de la Diputación Foral de Gipuzkoa dejando clara la postura de la Fiscalía Provincial de Gipuzkoa que no es otra que el seguimiento de la Instrucción 4/2007 de la Fiscalía General del Estado reguladora de la especialidad ambiental en el seno del Ministerio Fiscal, solicitando que se establezcan los cauces adecuados en la estructura de funcionamiento del órgano administrativo del que dependen los Agentes Forestales para que se proceda a la remisión inmediata al Fiscal Delegado de aquellos hechos que aparentemente pudieran ser delictivos, de todos los atestados que extiendan los Agentes Forestales, y que en dicho traslado, sin perjuicio de que den cuenta e informen a sus superiores jerárquicos (Jefes de Servicio), éstos no realicen ningún filtro o análisis jurídico previo, poniendo en conocimiento del mentado Diputado de Promoción Económica, Turismo y Medio Rural de Gipuzkoa los preceptos de la Ley de Enjuiciamiento Criminal y de la Ley Orgánica del Poder Judicial que confirman la condición de los guardas forestales como policía judicial, con las implicaciones legales correspondientes”.

Fiskaltzak 2022ko memoria argitaratu berri du. Bertan ez da zehazten noiz bidali zion fiskalak ofizioa Ekonomia Sustapeneko diputatuari, baina informazioaren gaineko bahe-lanak Aldundian indarrean jarraitu duela esateko moduan dago Eguzki.

Fiskaltzak 2022ko memorian Ingurumen eta Hirigintzari eskaintzen dien atalean bada “administrazioarekiko harremanak” deritzan azpiatal bat. Hain justu, azpiatal horren zatirik handiena hartzen dute Gipuzkoako Aldundiaren “disfuntzionalitateek”. Dena dela, oro har, ez dirudi administrazioen arteko lankidetza oso estua denik delitu ekologikoak zigortzeko. Azpiatal horretan bertan honako hauek ere irakur daitezke:

“Los fiscales especialistas [en Medio Ambiente] no mantienen relación con el Gobierno Vasco en general ni con la Viceconsejería de Medio Ambiente en particular; en Bizkaia, a raíz del derrumbe del

vertedero de Zaldibar, la Viceconsejería de Medio Ambiente sigue remitiendo comunicaciones, si bien cada vez más espaciadas, con el fin de informar sobre el estado en el que se halla el expediente de Exigencia de Responsabilidad Medioambiental ERM 2020/001 contra la empresa del vertedero de Zaldibar.

Tampoco existen contactos con la Agencia Vasca del Agua (URA), más allá de los informes que se puedan solicitar desde esta Fiscalía en los procedimientos en trámite.

Se tienen contactos puntuales con las diputaciones forales…”.

Ez dirudi, beraz, delituen errepresioaren rankingean, ingurumenarekin zerikusia dutenak lehentasuna direnik, ezta krisi ekologiko betean ere.

Eguzki, 2022ko iraila

(*) Fiskaltzaren memoria webgune honetatik deskargatu daiteke Comunidad Autónoma del País Vasco – Fiscal.es, zehatz mehatz, “´Memorias y estadísticas” ataletik. Ingurumenari eta Hirigintzari eskainitako atala 97. orrialdetik aurrera aurkituko duzue.

La entrada Fiskaltzak kargu hartu dio Gipuzkoako Aldundiari, ez diolako ingurumen-delituei buruzko informazioa bere horretan bidaltzen, “bahetuta” baizik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/