2022-07-10 23:41

Matxinportako industrialdean Urola ibaiaren ertza gaur egungo egoera.

 

 2020ko urriaren amaieran salatu genituen lehen aldiz eremu horretako isurketak.

Urola ibaiaren arro osoan gertatzen den horretan zabaldu gabe, eta Urola Garaia eskualdean ikusi ahal izan dugunari bakarrik erreparatuz, gure gogoz kontra, isurketa horiez gain, Zumarragan eta Legazpin gertatutakoak ere salatu behar ditugu.

Gertakari horiei inolako garrantzirik kendu gabe, esan behar dugu dena ez dela albiste txarra. Urretxuko hirigunean eta Legazpiko industrialdean jarritako saretek aldaketa nabarmena ekarri dute; ibaiertzak jada ez dira zirenak: ehunka hondakin ibaira iristeari utzi diote. Ibarrolako errekan, Legazpin, Uraren Euskal Agentziak (Ura) eta Udalak esku hartu ondoren, errekaren egoera ekologikoa ere asko hobetu da.

Industria-eremu honetako isurketei dagokienez, kaltea eginda dago, baina gehiago ez gertatzeko, kendu egin behar da. Hala ere, ibai eta erreketan ikusten ditugun zaborrek ez dute garbiketen antzik; fauna, flora eta bertako urak kaltetzen dituzten kutsadura-fokuak dira, eta gure kostaldean jada errealitate diren plastikoen problematika areagotzen laguntzen dute. Kendu ondoren, komenigarria litzateke Udalak berak gertatutakoa salatzea.

Ez dakigu eremu horretan kontrolak egiten ari diren; hala ez bada, komenigarria litzateke egitea eta, egiten ari badira, areagotzea. Ibai-sistema horiek zaindu eta babestearen garrantzia herrian barneratzen joateko modu egokia da. Eta arau-hausleek berek senti dezatela ez dutela erabateko zigorgabetasunik.

Eguzki, 2022eko Uztaila.

 

La entrada Eguzkik, Zumarragako Etxeberri auzoan Urola ibaira egindako isurketak salatu ditu aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/