ARGIA.eus

2020ko apirilaren 01a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2019-09-29 22:33

Zabor pilo hau Juin Txikitik atera genuen ekainean. Hiru hilabete geroago, egoera berdintsua da..

Eguzkik legez kanpoko hiru zabortegi salatu ditu Azkoitian, Urola ertzean.

Lehenengoa GI-2634 errepidearen zubipean dago. Hona hemen argazki eta bideo bat, gure ustez, nahiko adierazgarriak.

Zubipekoa https://www.youtube.com/watch?v=4oZb2ah8cVw&feature=youtu.be

Salatu dugun bigarren zabortegia Ugarte kalean dago. Ikus bideoa. Bideoaren bigarren zatian (eta argazkian) espaloi gainean ageri diren hondakinak guk bildu ditugu, ageriago gera daitezen, eta, ikus daitekeen bezala, edukiontzietatik oso-oso gertu daude. Beraz, hondakinak nonahi botatzeko inoiz ez badago aitzakiarik, are gutxiago kasu honetan.

Ugarte https://www.youtube.com/watch?v=N7Jcpg53yIQ&feature=youtu.be

Hirugarren zabortegia Juin Txiki poligonokoa da. Kasu honetan, bideoa orain dela hiru bat hilabete ateratakoa da. Espaloi gaineko hondakinak handik errekaraino jaisten den maldan egin genuen garbiketa baten ondorio dira. Hondakin horiek ikusgai egon ziren eliz atarian ekainaren 11 eta 14 bitartean, betiere herritarron kontzientziazioa helburu. Bada, geroztik hiru bat hilabete baino ez dira pasatu eta malda hori berriz ere hondakinez beteta dago. Hondakin gehienak plastikoak dira, baina denetatik dago, baita garbigailu bat ere.

https://www.youtube.com/watch?v=_TLhtLp0xbU&feature=youtu.be

Hondakinak kontrolik gabe nonahi botatzea, gaizki, baina ibaira edo ibai-ertzera botatzea ia are okerrago, urak errazago kutsatuko direlako eta, gainera, uren bidez, berandu baino lehen itsasora iritsiko direlako. Espantuka aritzen gara ozeanoan kontinente baten adina azalera duen plastiko multzo bat badagoela entzuten dugunean, edo hango edo hemengo hondartzak hondakinez estalita ikusten ditugunean. Baina ez omen gara gauza irudi horien eta geure egunero praktiken arteko loturarik egiteko.

EGUZKI, 2019ko iraila

La entrada Eguzkik legez kanpoko hiru zabortegi salatu ditu Azkoitian, Urola ertzean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>