Donostiako Metroaren eraikuntza gure hiriak nozitzen dituen arazo nagusienetako bat izaten ari da. Obrako gertakari larriek eta gainkostuek herritarren artean eragin duten kezka eta haserreaz gain, Mirakontxa-Easo tartearen Eraikuntza-Proiektu berrian azpigitura-lan handi hori egiteak dituen arriskuei buruz iragarpen benetan izugarriak egiten direla gaineratu behar da orain. Gure ustez, Donostiako Metroarekin egin den errakuntza handia erakusten du egoera honek modu ukaezinean. Hori dela eta, iritzi publikoari mobilizatzeko dei egiten diogu, Eusko Jaurlaritzak proiektua berehala geldi dezala eta Kontxatik Easo Plazaraino hiriaren azpitik aurrikusitako obraren esleipena eta lanei berrekiteko asmoa bertan behera utz ditzala eskatzeko.
Ez dugu onartzen Metroaren obra halabeharrez eta guztiaren gainetik amaitzera behartuta dagoenik. Are gutxiago, Eusko Jaurlaritzak esleitu duen Proiektuan ohartarazten denean “baldintza geotekniko oso txarrak dituen zati batekin aurkitzen garela” eta “tunela egiteak ehundaka metrotako distantzian lurrazaleran desegonkortzeak eragin ditzakeela, baita trazadutik oso urrun dauden eraikinen osotasunari ere kalte egin ahal zaiolarik”. Halaber, Itsasertzetako Zerbitzuak Kontxako hondartzan Metroaren eraikuntza lanekin eragin den ingurumen-erasoa egiaztatu du, eta “tunelaren obrak, zeinak hondartzaren errealitate fisikoan eragin kaltegarria izan duten, geldiaraz daitezela” eskatu du, “harik eta itsas-lur eremu publikoa zeharkatzen duen trazaduaren azterketa oso bat egiten den arte”. Onartezina da, edonondik, Jaurlaritzak eta Udal-Gobernuak halako arriskuak eta eragin kaltegarriak jendaurrean isilpean gordetzea.  Â
Gauzak horrela, gaurregun inoiz baino arrazoi sendoagoak daudela adierazten dugu zentzugabeko azpiegitura-lan hori geldiarazteko. Horrenbestez, Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatia egiteak dakartzan ingurumen-erasoa, gainkostu altuak eta eraikuntza-arrisku oso larriak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak obraren esleipena eta lanei berrekiteko asmoa bertan behera utz ditzala eskatzen dugu irmoki.
Donostiako Metroaren egitasmoa era zabal batean jarri da auzitan, egindako hutsegite larriengatik eta ezinbesteko azterketa teknikoen gabeziarengatik ezezik, makro-proiektu hori herritarren parte handi baten iritziz zeharo behargabekoa eta xahuketa ekonomiko itzela delako baizik. Jaurlaritzak era inposatzailean eta herritarren inongo partehartzerik gabe ezarri du proiektua. Metroaren pasantea hiriko garraio publikoarentzat apustu okerra da bestalde, Dbus-en zerbitzuetan murrizketa garrantzitsuak planteatzen bait ditu egitasmoak, autoen trafikoa apenas gutxitu gabe. Horren aurrean, egungo Topoaren eta hiriko autobus linea nagusien artean koordinazioa eta osagarritasuna bultzatzea da proposatu diren alternatiben gakoa, era honetan garraio publikoaren irisgarritasuna auzo eta lantoki guztietara hobetze aldera. Baina, bistan dena, obraren negozio handiarekiko interesak eta hirigintza-arloko ondorio urbanistiko nabarmenak daude jokoan. Batetik, Metroaren pasanteak Easo Plazako EuskoTrenen geltoki nagusia ezabatzen baitu etxegintza-operazio handi bat sustatze aldera. Bestetik, trenbide trazadu zentralizatzaile bat ezartzen du Erdialde-Kontxako zonalde turistiko eta komertzialaren inguruan, San Bartolome Muinoan egin nahi dituzten merkatalgune handien gisako negozio inmobiliarioak laguntze aldera, noski. Aldiz, ezikusiarena egiten dute obrak hirigunean eragindako ingurumen-eraso etengabearen eta bizilagunek jasandako kalteen aurrean, edota obrako langileek salatzen dituzten legezkanpoko lanaldien eta segurtasun arloko lan-baldintzen urraketa larrien eta ezbehar-kopuru altuaren aurrean. Lanak hasi zirenetik hiru urte igaro direnean, gastu handienak oraindik egin gabe daude eta Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuetan 142 milioi gehiago agindu ditu 2025 urtera bitartean “obra faraoniko” horren eraikuntzarako .
Donostian metroaren obrak gelditzearen aldeko manifestu honekin bat egin dute hainbat erakunde sindikalek, gizarte- arkitektura- ekonomia- eta lurraldearen plangintza arloan aritzen diren profesionalek, idazlek, mugimendu ekologistako taldeek eta beste azpiegitura handien aurkako borrokan ari diren mugimenduek, Donostiako hainbat auzo elkarte eta kultur taldek, ezkerreko indar politikoek, baita adierazpen honekiko atxikimendua helarazi digute hamarnaka bizilagunek ere (ikus atximkimenduen zerrenda amaieran).
Lan zentzugabe hau gelditzeko unea da!
Donostian, 2021ko apirilaren 20ean.
Manifestuari atxikimenduak:
Sindikatuak:
ELA
LAB
CCOO Euskadi
KURPIL Dbus-eko langile sindikatua
ESK
STEILAS
Idazleak / Gizarte, arkitektura eta ekonomia arloko azterlari eta ekintzaileak:Â Â
Jose Allende Landa (Hiri eta Lurralde Plangintza katedraduna)
Iñaki Uriarte (arkitektua)
Miguel Angel Irazabalbeitia Fernandez (arkitektua)
Jule Goikoetxea
Joan Mari Irigoien (idazlea)
Pako Aristi (idazlea)
Jose Agustin Arrieta Ugartetxea (idazlea)
Baleren Bakaikoa (ekonomialaria)
Alizia Stürtze
Iñaki Barcena. EKOPOL ikerketa taldea. EHU
Fernando DÃaz Orueta (soziologoa)
Javier Zozaya Latasa (abokatu eta ekonomialaria)
Iñaki Egaña (idazlea)
Javier Etayo Larrainzar
Xabier Arberas
Fito Rodriguez
Ana Maria Parra (pintorea)
Carlos Trenor
Belen Martinez Menéndez( Donostiako bizilaguna eta Gara-ko zutabegilea)
Joxe Iriarte “Bikila”
Joseba Alvarez Forcada
Jon Mikel Arano Aramendi (idazlea)
Ritxi Aizpuru Zubizarreta (musika editorea)
Ainhoa Lukas Odriozola (disenatzaile grafikoa)
Joseba Andoni Leizeaga (irudigilea)
Gizarte, ekologia, kultur talde eta auzo elkarteak:
Satorralaia bizilagunen mugimendua
Haritzalde Naturzaleen Elkartea
Eguzki Talde Ekologista
Ekologistak Martxan
Greenpeace Euskadi
Larreko Mahaia
OrainArdura
Mutriku Natur Taldea
Plataforma TranvÃa Sur NOÂ taldea (Gateiz)
AHT Gelditu! Nafarroa
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea
Uliako Auzo Elkartea
Egia Bizirik Auzo Elkartea
Herripe Auzo Elkartea
Hondarpe Auzo Elkartea
Altza XXI Herri Ekimena
Begoña Alzaga (Izbe auzo elkartea)
Donostialdeako STOP DESAHUCIOS
Donostiako Duintasuna Elkartea
BiziLagunEkin (deshazkunde turistikoaren aldeko donostiarren plataforma)
Igeldoko Herri Kontseilua
Jatorkin Al-Nahda elkartea (Etorkin magrebiarren integraziorako elkartea)
Amara Berri AEK euskaltegia
Antiguotarrak Elkartea
Liburutopia Kultur Elkartea
DinamitaTour
Ekintza Zuzena aldizkaria
Talde politikoak:
EQUO Berdeak Gipuzkoa
Donostiako EH BILDU
PODEMOS-AHAL DUGU Donostia
Donostiako SORTU
ALTERNATIBA Gipuzkoa
Antikapitalistak
Beste hainbat herritarrek eta bizilagunek atxikimenduak helarazi dituzte:
Marian Garmendia Sorrondegi
Cristina Aramburu
Ione Forcada
Koro Zumalabe
Juan M. Sansinenea
Juan Manuel Dublang Sagastume
Anibal Paton
Ander Fernandez Jauregi
Mª del Coro Urrestarazu
Carmen Ferrando
Gabi Isasa
Javier Castañeda
Teresa Zarco Fernandez
Mirene Edurne Baranda de Miguel
Ignacio Azpiroz
Maria Castronuño
Jürgen
Eugenio Fernandez Soriano
Juanjo Ugartemendia de la Iglesia
Jose Piñas Sanfacundo
Edurne Epelde Pagola
Txaro Untzilla
Ihintza Tellabide Amunarriz
Agustina Pontesta
Irene Aldasoro Katarain
Itziar Lopetegi Iturriza
Maria Eugenia Lizeaga Tamayo
Maddi Alvarez Forcada
Manex Eizmendi Alvarez
Mauriñe Eizmendi Alvarez
Juana Mari Etxeberria Zulaika
Maria Jesus Etxeberria Zulaika
Lurdes Aginagalde
Eneko Sansinenea
Maria Luisa Urra
RosalÃa Sanchez Ciganda
Erruben Egaña Zumeta
Amaia Grijalbo Idigoras
Jesus Grijalbo Goicoechea
Carolina Sanchez
Satorralaia bizilagunen mugimendua
La entrada Donostiako metroa geldiaraztearen aldeko manifestuari atxikimendu ugari aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.