2020-11-30 18:07

Barkaiztegiko bidean, Martuteneko Lanbide Institutu zaharrean abandonatutako hondakinak Donostiako Udalak bildu zituenetik hilabete eta erdi baino ez da pasatu (1), eta dagoeneko baten batek hantxe utzi ditu bizpahiru zaku uralita. Uralita hondakin arriskutsu gisa sailkatuta dago, amiantoz osatuta dagoelako eta, beraz, kaltegarria izan daitekeelako, bai pertsonen osasunerako bai ingurumenerako.

Gauzak horrela, zer esan? Batetik, espero dugula erantzuleak noizbait egiten ari diren kalteaz kontziente bihurtuko direla, edo, bestela, haientzako zigorgabetasuna behingoz bukatu dadila. Izan ere, Hondakin Legeak oso zigor gogorrak aurreikusten ditu. Bestetik, espero dugula oraingoan Udalak ez duela utziko legez kanpoko hondakin-deposito hori hazten; ez duela utziko hilabeteak eta hilabeteak pasatzen neurriak hartu aurretik.

EGUZKI, 2020ko azaroa

 

Barkaiztegiko bidean legez kanpo utzitako hondakinak bildu ditu Donostiako Udalak, bazen ordua! – Eguzki Talde Ekologista

La entrada Berriz ere amianto abandonatua Barkaiztegiko bidean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/