2021-10-31 12:59

Atzo goizean isurketa bat gertatu zen Amezketan. izen bereko erreka urdinez koloreztatu agertu zen herrigunetik igarotzean. Ohi bezala 112 deitu genuen eta URAko ikuskaria bertan izan zen.

Orain baina lehen gertatu izan dira halakoak Amezketa errekan. Eguzkikook ere salatu genuen 2017an antzeko gertakari bat http://eguzki.org/2017/07/29/oso-isurketa-ikusgarria-amezketan/ . Ordukoan (eta beste zenbaitetan) paper fabrika izan zen arduraduna. Beraz logikoa da oraingoan ere begirada guztiak bertara zuzentzea, naiz eta jakin azkenaldian hainbat hobekuntza egin dituztela.

Hala ere, ez da erraza izango gertakari hau argitzea, isurketa hasi eta guk  112 deitu bitartean (jakin bezain pronto egin genuen) ordu batzuk pasa bait ziren. Horregatik, berresten dugu halako gertakarien berri izan orduko 112ra deitzearen garrantzia; guri deituz gero ere arduratuko gara gaiaz eta jarraipena egiten ere saiatuko gara.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra Euskal Herrian, 2021ko urriaren 31an

La entrada Amezketa erreka urdinez margotu duen isurketa berri bat aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/