2025-06-20 09:15

Altza eta Pasai Antxo mutur-muturreraino urbanizatu dira. Bien bitartean oraindik geratzen den berdegunea da Auditz-Akular. Hori ere urbanizatu eta bertan 3.000 etxebizitza eraikitzea planteatzen ari da.

Landa lur izaerak, eremu naturalaren ezaugarriak eta nekazal lurren gaitasun estrategikoak Auditz-Akularren ez eraikitzea gomendatzera eraman dute Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Organoa. Horrela adierazi du Donostiako Plan Orokorraren tramitazioan Aurrerapideari egindako txosten loteslean.

Auditz-Akular Altza de Pasai Antxo bitartean dagoen landa-eremua da. Donostiako Udalak bertan 3.000 etxebizitza eraikitzeko asmoa iragarri du.

Jaurlaritzaren Ingurumen Organoa, aldiz, behin eta berriz kezkatua agertzen da proiektu horren eremu urbanistikoak Auditz Akularren eragiten duen landalurraren azalera zabalaz, nekazal ustiapenentzat eta gaitasunentzat ekarriko lukeen galeraz, Donostialdeko PTPan eremu estrategikotzat jotako lurrak izanik, eta Natura Ondarea eta Aldaketa Klimatikoaren Zuzendaritzak ingurumen bideragarritasuna kuestionatu du.

Altza XXIek interpretatzen du gomendio bezala planteatu dena debekua izango litzatekeela ez balitz lurrak 2010eko Plan Orokorretik urbanizagarri bezala sailkatuta daudelako. Denbora ez da alperrik pasa eta orduan neurrigabekoa bazen, orain hirigintzaren irizpide berriak (jasangarritasuna, gizarte kohesioa, aldaketa klimatikoa saihestea…) defendaezina bihurtu dute.

Gauzak horrela, interes publikoak ez du onartzen Aduritz-Akularreko ia miloi bat metro karratu landa lur urbanizatu eta eraikitzea. Asmo horrek   sustatzaile   pribatuen   interes   pribatuari   erantzuten   dio.   Inguruabar horretan   kokatu   behar   da   Odon   Elorza   eta   Letamendiaren   aldarrikapena. Gogoratu behar zaie oraingo egoera euren ardura dela hein handi batean, ez alperrik Elorza 20 urtez alkate eta Letamendia hirigintzako zinegotzi 16 urtez izan zirelako, hau da, azken 30 urtetan 30.000 etxe berri eraiki badira eta hiriaren etxebizitza parkearen % 96 salmenta librekoa bada, eta bakarrik % 4 ziztrin bat babestua, beraien ardura ere bada.

Ez interes pribatuek eta bere ordezkariek, ez beren ezintasunak abaildutako udal gobernu batek ezin dute errealitatea aldatu: ezin dela planteatu mendia 70eko hamarkadan bezala urbanizatu eta kolonizatzea.

Elkarte honek bere webgunean (Altza XXI – Altzako eta Donostiako gizarte- eta hirigintza-behatokia) etxebizitzari buruz argitaratu dituen monografikoak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/