2025-06-24 17:48

Asteasuko erreka batean 150 gurpil baino gehiago bota izana salatu zuen Eguzkik igandean sare sozialen bidez.

Lehenengo bideoan, egoera ekainaren 14-15eko euri-jasa baino lehen; bigarrenean, berriz, ondoren:

Kontzekal erreka Asteasun gurpilez josita – YouTube

Kontzekal erreka Asteasun gurpilak sakabanatuta! – YouTube

Irudiak berez mintzo dira, bai horixe; beraz, ez dugu ezer gehituko.

Bideoak Lurpea Garbi elkarteak egindakoak dira. 2023tik lanean ari den Lurpea Garbik Tolosaldeko kobazuloak eta, oro har, inguru karstikoak garbitzea eta babestea du helburu. Izan ere, kobazuloak tradizionalki zabortegi moduan erabili izan dira. Hona hemen elkarte honen webgunea: https://www.lurpeagarbi.com/es

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/