2023-02-08 11:03

Donostialdeko guraso, irakasle eta herritar desberdinek bat egin dute plataforma osatzeko, Donostialdeko eskola publiko guztietako kideak batuz.

Plataformaren helburua Donostialdeko eskola publikoaren aldeko herritarrenelkargunea izatea da, publikoak hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar duela aldarrikatuz.

Herritar talde heterogeneo honek, Donostialdeko eskola publiko guztietako kideak batzen dituenak, Euskal Eskola Publikoak behar duen guztion babesaeta bultzada aldarrikatu nahi du.

Plataformaren manifestuan argi adierazten den bezala (ondoren atxikia), Euskal Eskola Publikoadenona eta denontzat den sistema bakarra da, gizarte kohesioaren berme dena. Jakin badakigu,ikasle zaurgarrien banaketaz hainbeste hitz egiten den garai hauetan, segregazioa ez zela arazo izango publikoa sistema nagusia balitz. Kontua ez da mota bateko edo besteko ikasleak banatzea,egungo eredu duala blindatzen jarraituz, baizik eta eskola publikoaren sare orekatu eta indartsu bat eraikitzea. Euskal eskola publikoa orekatzailea, doakoa, anitza, inklusiboa, kulturartekoa,kohesionatzailea, laikoa, euskalduna eta kalitatezkoa baita. Horregatik, Donostialdeko EskolaPublikoaren Aldeko Plataformak adierazi nahi du Euskal Eskola Publikoak hezkuntza-sistemarenardatza eta erdigunea izan behar duela, hitzez ez ezik, ekintzez ere.

Donostian eskola publikoan ikasleen erdia soilik dagoela kontuan izanik, mezu honek esangura berezia du Gipuzkoako hiriburuan.

Aurrematrikulazio garaia badatorrela kontuan hartuta, plataformak Donostialdeko gurasoakanimatu nahi ditu euren seme-alabak eskola publikoan matrikulatzera. Izan ere, eskola publikoakalitatezko aukera euskaldun aparta da.

Eskola publikoan matrikulazioa bultzatzeko honako bideoa prestatu dugu:

https://www.youtube.com/watch?v=4-BAHJuTLEw

Halaber eskertu nahi dugu bideoan parte hartu duten pertsona guztien prestutasun eta eskuzabaltasuna.

donostiakopublikoakharro@gmail.com

 

Donostialdeko Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma Donostialdeko guraso, irakasle eta herritar desberdinek osatzen dugu. Euskal Eskola Publikoa babesteko helburuarekin elkartu gara.